Imagen de cabecera noticias

Surne, Bizitza Arrisku/isrrean ondoen baloratutako aseguru-etxe gisa.

13 Otsaila 2019
SURNE-ASECOSE-ASEGURADORA-MEJOR-VALORADA

2019/02/13 Martín Navaz Adecoseko presidenteak aurkeztu ditu aseguruen brokerrek egindako Adecose 2018 Barometroaren X. Edizioaren emaitzak: Aseguru-konpainien zerbitzuaren kalitatearen balorazioa, bazkidetutako artekaritza-etxeei dagokienez. Batez besteko nota 6,67 da, hots, aurreko urtekoa baino apur bat txikiagoa.

Aurten, Adecose Barometroan -Espainiako aseguruaren sektorean ezaugarri horiekin dagoen azterlan bakarra- 99 artezkaritza-etxetako 933 langilek parte hartu dute guztira, hau da, Adecoseko bazkideen % 80k baino gehiagok. Langileen kopuruaren ikuspuntutik, bazkideen parte-hartze mailak oso handia izaten jarraitzen du, sektoreko beste ekimen batzuek lortzen ez dituzten zifrekin.

Adecoseko aseguru-artezkaritzetako langileek orokorrean ondoen baloratu dituzten konpainiak honako hauek dira,  7,43 eta 7,07 bitarteko notekin: Reale, Hiscox, ARAG, Liberty, ERV, Surne eta Zurich.

Adarrez adar, ondoen baloratutako konpainiak honako hauek dira:
Autoak / Flotak: Liberty
Kalteak / Ondarea: Allianz
Garraioak:  Chubb
Erantzukizun zibila: Markel .
Adar teknikoak: Asefa
Defentsa juridikoa:  ARAG
Bidaiako asistentzia:  ERV Seguros de Viaje
Diruzko galerak: ERV Seguros de Viaje
Osasuna: DKV
Bizitza arriskua / Istripuak: Surne
Bizitza aurrezpena / Pentsioak: Allianz
Heriotzak: Fiatc
Kreditua, Kauzioa eta Politikoa: Solunion

Noticias Relacionadas

29 Iraila 2025
2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota.
10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…