Imagen de cabecera noticias

SURNE – BÁRYMONT

06 Abuztua 2015
SURNE – BÁRYMONT
BÁRYMONT-ek egindako urteroko bileran hartu du parte SURNEk, oraingo honetan Madrileko Hotel Auditorium-ean ospatu da.
BÁRYMONT-ek egindako urteroko bileran hartu du parte SURNEk, oraingo honetan Madrileko Hotel Auditorium-ean ospatu da.

Bárymont-eko lan-talde osoaren partaidetzaz, topagune horretan kopuruen berri ematen da, partners delakoek hitz egiten dute, izendapenak burutzen eta omenaldiak eskaintzen dira, horrezaz gain, hitzaldi ugari eta motibatzeko mintzaldiak eskaintzen dira.

15 urte baino gehiagoko esperientzia duen Bárymont-ek aholkuak ematen dizkio profesional autonomo bakoitzari, harentzako estaldurarik onena  eta  egokitzen zaizkion produktuak bilatuz

SURNEk bi produktu diseinatu ditu Bárymont-eko bezeroen eskakizunak erantzuteko xedez. Bizitza aseguru bat, “Benetako babesa”, eta eguneroko bajari dagokion beste bat, “Eguneroko Prestazioa”.

Bilera horretan parte hartu duten Alex Bilbaok, SURNEko Zuzendari Komertziala, eta  Luis Gonzalo Iñiguezek, Madrileko bulegoko Zuzendaria, Bárymont-ekin elkarlanean jarraitzeko konpromisoa adierazi dute, urte eta erdi betetzen baita jada elkarrekin, eta, halaber, produkzioa handitzeko guraria agertu dute, biontzako onuraren bila.

Noticias Relacionadas

29 Iraila 2025
2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota.
10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…