Imagen de cabecera noticias

Renta, patrimonio 2020 y sucesiones

26 Otsaila 2020
unit-linked

Azken urteetan, aseguru-produktuak eta inbertsio-produktuak uztartzen ari dira finantzen eremuan, zeren sinergia agerikoak eta osagarritasuna erakusten baitituzte.

Interes-tasak hain baxuak direnez, eta ondare-kudeaketa osoagoaren inguruko kezka dagoenez, beharrezkoa da plangintza finantzario-fiskal bat egitea; horren eraginez, bai geuk eta bai geure bezeroek galdetu diogu geure buruari ea posible den gure produktu eta zerbitzuen gama zabaltzea, hain zuzen ere inbertsio-produktuen eremurantz.

Horren guztiaren eta barnean egindako gogoetaren ondorioz, SURNEk erabaki du aseguru-produktuak (unit-linked) eta zerga- eta ondare-plangintzako zerbitzuak (ondorengotzaren eremukoak barne sartuta) eskaintzea bere bezeroei, batez ere SURNEk -inbertsioen alorrean duen esperientzia zabalean oinarrituta- aukeratutako ospe aitortuko inbertsio-funtsen bitartez.

Horri begira, jakinarazi nahi dizugu akordio bat lortu dugula NERVIÓN balore-agentziarekin, eta Sail espezializatu bat eratu dugula, balio erantsi handiagoko produktu horiek komertzializatzeko eta gure bezeroei ondare-kudeaketako zerbitzuak emateko.

Horrenbestez, hurrengo egunetan telefono dei bat jasoko duzu informazio hori zabaltzeko. Hala ere, hitzordua eskatu nahi baduzu 944 652 406 telefonora dei diezagukezu edo inversion@surne.es helbidera idatzi.

 

Noticias Relacionadas

29 Iraila 2025
2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota.
10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…