Luxuzko kartel bat azaroaren 23an, larunbata, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Bilboko eta Iruñeko Estropatadak, WOP Challenge arrakastatsua eta Gorbeia WOP Day jarduerak bildu dituen urteari amaiera ona emateko, IX. WOP Jaialdi hau dator, beste luxuzko kartel batez.
Non-stop musikako edizio honetan arituko diren taldeak honako hauek izango dira: Los Deltonos, Fakeband, El Inquilino Comunista, El Deseo del Doctor, Gari, Zea Mays, The Kleejoss Band, Moonshakers, Basurita, Santiago Delgado y Los Runaway Lovers eta William (Los Brazos). Halaber, Taberna Ibiltariak ere jaialdia alaituko du goizeko eta arratsaldeko kontzertuen artean.
Horiek guztiek jardunaldi berezi bat protagonizatuko dute Euskalduna Jauregiko Urban Hallean, azaroaren 23an, larunbata, eguerdiko 12:00etatik 23:00etara, etenik gabe. Sarreren prezioa 24 euro izango dira helduentzat eta 5 euro 12 urtetik beherakoentzat (kudeaketa-gastuak barne sartuta). Sarrerak eskuragarri daude Euskalduna Jauregiaren salmenta-kanaletan (txarteldegia eta webgunea. Online salmenta: https://bit.ly/2N7ghls); Kutxabank sarean (kutxazainak eta webgunea); Bilboko Power Recordsen (Villarías 5) eta WOPen orrialdean: walkonproject.org.
Horrez gain, barra eta gastronomia egongo dira familiaz gozatzeko pentsatuta dagoen ekitaldi honetako egun osoan. Izan ere, kontzertuez gain, haur-gune bat egongo da tailer, jarduera eta puzgarriekin, eta atseden-gune bat ere bai. Euskalduna Jauregiko 12 orduko non-stop musikako jaialdi honetan, esparrutik atera eta bertara sartu daiteke bertaratzen den bakoitzari ematen zaion eskumuturrekoarekin.
The Walk On Projectek (WOP) hainbat jarduera garatzen ditu arte, gizarte, kirol eta kulturaren alorretan, bere helburu nagusia lortzeko: neuroendekapenezko gaixotasunetarako terapiak bilatzeko ikerketa-proiektuak finantzatzea (azken albistea hemen); gaixotasun horien errealitatea hedatzea; eta ikerketaren eta zientziaren aldeko gizarte-kontzientzia bultzatzea.