Imagen de cabecera noticias

BERRIKUNTZArako SARIAK aseguruaren industrian

22 Ekaina 2016
PREMIOS a la INNOVACIÓN en la industria del seguro
Bere bosgarren edizioan, ICEAk eta Accenturek Aseguruen alorrean antolatzen duten Berrikuntzarako Sariak 28 hautagaitza izan ditu, horien artean SURNEk.
Bere bosgarren edizioan, ICEAk eta Accenturek Aseguruen alorrean antolatzen duten Berrikuntzarako Sariak 28 hautagaitza izan ditu; horietatik, 13 hautagaitza Produktuaren kategoriari dagozkio eta 15 hautagaitza Banaketa, Zerbitzu edo Prozesuaren kategoriari. Guztira, 19 aseguru-taldek parte hartu dute, horien artean SURNEk.

Aurtengo edizioan, proposamenek heldutasun maila handiagoa dutela ikus daiteke, eta azpimarratzekoa da teknologia berriek jokatzen duten funtsezko rola, berrikuntzaren bideratzaile gisa. Hala, horien erabilera da proiektuen erdiak baino gehiago bereizten dituen elementua.

Berrikuntzarekin bilatzen diren helburuak hiru motatakoak dira: eskaintzen den zerbitzua eta beraren kalitatea hobetzea, eskuragarritasuna eta erabilerraztasuna; bezeroek jasotzen dituzten aholkularitza eta informazioaren hobekuntza; eta produktu eta zerbitzu osagarrien garapena, behar berriei erantzuteko edo proposamenen balioa handitzeko.

Surnek SURNE ISTRIPUAK SENIOR aseguruarekin parte hartu du; senior bezeroei zuzendutako aseguru bat da, hau da, adin jakin batera iristean bizitza- edo istripu-aseguruak kontratatzea edo horiekin jarraitzea uzten ez zitzaien senior bezeroei zuzendutakoa. Aseguru horrek, aldiz, 60 urtetik gorako pertsonak babesten ditu, 75 urte bete arte kontrata daiteke, eta 85 urtera arte luzatzen du estalduraren gehieneko adina.

Sektoreak aurrera egiten du bigarren belaunaldiko BERRIKUNTZETAN. Konpainiek abiatutako ekimen asko ez dira puntualak, baizik eta berrikuntza-sistema formalizatu baten osagaiak.

Noticias Relacionadas

14 Martxoa 2025
2025. urteak aldaketa esanguratsuak dakartza Espainiako langile autonomoentzat. Nobedade horiek honako kategoria hauetan sailkatu daitezke:
19 Otsaila 2025
Espainiako Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu egingo da 2025ean, herritarren estaldura eta babesa hobetzera zuzendutako nobedade batzuekin.
28 Urtarrila 2025
2024ko ekitaldia hazkundeari buruzko datu onekin hasi zen Estatu Batuetan, eta indizeen jokabide bikainarekin ere bai; gainera, Europako Banku Zentralak tasak jaitsi zituen…