Imagen de cabecera noticias

'Ashandar WOP'ek irabazi du SURNE Estropada – Eskarra Saria

20 Maiatza 2016
Ganadores de los premios Innovación Aseguradora 2016
40 itsasontzik parte hartu zuten 1964an abiatutako hitzordu historiko honetan.
40 itsasontzik parte hartu zuten 1964an abiatutako hitzordu historiko honetan.

Bizkaiko Abrako urak hartu zuen Abrako Errege Itsas Klub-Errege Sporting Klubak antolatutako XII. SURNE Estropada – 52. Eskarra Saria, berriz ere euripean egindako saio batean. 12 miliako ibilbidearen hasiera atzeratu egin behar izan zen, haize faltagatik. Amaieran, Lorenzo Mendietaren ‘Ashandar WOP’ek irabazi zuen A klasean, Ángel Herreríasen ‘Go Blue’k B klasean, Antonio Diézen ‘Saetta”k C klasean, eta Iñigo Aldearen ‘Egurbi’k D klasean; J80 monotipoen artean, berriz, José Azquetaren ‘Biobizz’ izan zen garailea.

Klimatologia aldetik grisa eta lainotua izan zen egun batean, XII. SURNE Estropada - 52. Eskarra Sariaren irabazle absolutua ‘Ashandar WOP’ izen zen, hots, Areetako klubeko 40 Soto bat, amaieran lehenengo postuan iritsi baitzen. Beraren ostean, Juan Ignacio Gomezaren ‘Zazpiki Lovely Rita’ sailkatu zen, minutu bat eta 34 segundora –denbora zuzendu eta gero-, eta Carlos Maidaganen ‘Despeinada’, 8 minutu eta 20 segundora.  Beste alde batetik, Kantabriako ‘Go Blue’ tripulazioak B klasea irabazi zuen, Juan Valdiviaren ‘Gaitero’ eta José Sanchidriánen ‘Kantarepe Iru’ren aurretik. C klasearen garailea ‘Saetta’ izan zen, berau ere Castro Urdialeskoa, 9 segundoz soilik irabazi baitzion Koldo Báezen ‘Marmotinha’ri; hirugarren postuan, berriz, Josu Pérezen ‘Katxiporreta’ sailkatu zen. D klaseko irabazlea ‘Egurbi’ izan zen, 5 minutu eta erdiko abantailarekin José Miguel Francoren ‘Bacilon’aren aurretik, hirugarren postua ‘Nexus’entzat izanik. Gainera, José Azquetaren ‘Biobizz’ek, lehenenengo postu batekin eta bigarren postu batekin, emozio handiz lortu zuen garaipena J80 klasean; izan ere, puntu bakarragatik hartu zion aurrea Gonzalo Chávarriren ‘Fin gol fin’ itsasontziari (lehenengo eta hirugarren postu bana). Horrela bukatu zen 1964an hasitako hitzordu historiko hori, berriz ere eguraldi txarraren protagonismoarekin.

Noticias Relacionadas

29 Iraila 2025
2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota.
10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…