Imagen de cabecera noticias

2015RAKO NOBEDADE FISKALAK EZAGUTZEN AL DITUZU?

13 Azaroa 2015
¿Conoces las Novedades Fiscales para 2015?
Beti bezala, Surnen gustatzen zaigu gure bezeroak informatzea beren aurrezkietan eragina izan dezaketen nobedade guztiez.
Beti bezala, Surnen gustatzen zaigu gure bezeroak informatzea beren aurrezkietan eragina izan dezaketen nobedade guztiez.

Horregatik, urtearen bukaerari begira, horixe denez ekarpenen garai nagusia,  bai BGAE entzat eta bai pentsio entzat, errepasoa egin nahi genieke 2015 urterako nobedade fiskalei, 2016ko aitorpenari begira. 

2015 urteko nobedade nagusia da ez dagoela ia nobedaderik; hala eta guztiz ere, begiratuko dugu nola geratzen diren ekarpenen mugak eta interesgarriak izan daitezkeen beste kontu batzuk.

Ekarpenen mugak

- Lurralde Komunean: muga 8.000 € dira, Lanaren Errendimendu Garbiaren % 30 gainditu gabe. Bikotekidearentzako ekarpenen gehieneko muga 2.500 € dira (8.000 €tik beherako errendimenduekin).

- Nafarroan: muga adinaren araberakoa da. 50 urte arte, muga 6.000 € dira, Lanaren Errendimendu Garbiaren % 30 gainditu gabe. 50 urtetik gorakoentzat, muga 8.000 € dira, Lanaren Errendimendu Garbiaren % 50 gainditu gabe. Bikotekidearentzako ekarpenen muga 2.000 € dira (8.500 €tik beherako errendimenduekin).

- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat, ekarpen propioen mugak 5.000 €tan mantentzen dira eta bikotekidearentzako ekarpena 2.400 €tan (8.000 €tik beherako errendimenduekin).

Espero dugu informazio hau erabilgarria izatea zuentzat. Edozein zalantzarik izanez gero, gure bulegoekin kontakta dezakezu inolako arazorik gabe.

Noticias Relacionadas

14 Martxoa 2025
2025. urteak aldaketa esanguratsuak dakartza Espainiako langile autonomoentzat. Nobedade horiek honako kategoria hauetan sailkatu daitezke:
19 Otsaila 2025
Espainiako Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu egingo da 2025ean, herritarren estaldura eta babesa hobetzera zuzendutako nobedade batzuekin.
28 Urtarrila 2025
2024ko ekitaldia hazkundeari buruzko datu onekin hasi zen Estatu Batuetan, eta indizeen jokabide bikainarekin ere bai; gainera, Europako Banku Zentralak tasak jaitsi zituen…