Imagen de cabecera noticias

SURNE, 115 urte egoera bakoitzera egokitzen

29 Apirila 2020
SURNE 115 anys
Zenbait astez isolatuta egon ondoren, SURNEn atzera begiratu nahi izan dugu.

Zenbait astez isolatuta egon ondoren, SURNEn atzera begiratu nahi izan dugu eta garai honetan egin dugun guztia aztertu, hau da, ezer ere gelditu ez dadin eta guztiak aurrera jarrai dezan egin dugun guztia aztertu.
 
Barne-antolaketari dagokionez, SURNEn hasieratik beretik ulertu genuen norainoko garrantzia zuen gizarte-isolamenduak, eta, hortaz, etxean geratzea erabaki genuen. Horregatik, lehenengo egunaz geroztik txandakako sistema bat ezarri genuen, gure langileen segurtasuna lehenetsiz, talde presentzial txiki bat utziz eta plantillaren % 80 baino gehiago etxetik modu telematikoan lan eginez, VPN konexio seguruen bitartez.
 
Gure Bilboko instalazioei dagokienez, sarrerako ate bikoitzeko sistema aprobetxatu genuen trukerako puntu seguru bat ezartzeko bezero eta hornitzaileekin (Posta, eta abar.), kontaktu pertsonala ahalik eta gehien murrizteko xedez. Halaber, bulegoko pertsonalak segurtasunez lan egin ahal izan dezan beharrezkoak diren neurriak hartu genituen; hala, adibidez, langileen arteko urruntzeari buruzko gomendioak bete genituen. Gainera, aurreikusita dugu bulegoa desinfektatzea eta metakrilatozko manparak jartzea bezeroei arreta emateko postuetan; era horretan, normaltasunera itzuli ahal izango gara guztiontzako segurtasun-baldintza onenekin.
 
Komunikazioa isolamendu-aldian ahalbidetzeko, bilerak modu birtualean egiteko tresnez baliatu ginen, bai barnean eta bai gure bezero, kolaboratzaile eta hornitzaileekin, ahalik eta normaltasun handienaz jarraitu ahal izateko. Horren froga da abiatutako ezein proiektuk ez duela ondorio esanguratsurik pairatu aste hauetan.
 
Gure bezeroekiko harremanari dagokionez, gure bazkide eta mutualista ia guztiek geuk bezala interpretatu dute egoera, zeren etxean geratzearen garrantzia ulertu baitute. Hala, Bilboko bulegoko bisita presentzialak (une honetan "irekita" dagoen bakarra) ia guztiz murriztu dira, eta gestio guztiak modu telematikoan tramitatzen ari dira, dela gure Bezeroaren Atariaren bitartez dela norberak betetzen dituen formularioei eta sinadura digitaleko sistemei esker.
 
Gure banatzaileei (artekariak, agenteak…) dagokienez, gehienek aurrera egiten jarraitu dute telelanari esker, nahiz eta oso egoera zailean dauden euren negoziorako. SURNEtik gauzak errazten saiatu gara, aurreikusitako prestakuntza-proiektuekin jarraituz -formatu birtualean garatu behar izan dira, arrakasta handiz (SURNE Ikasgela)-, polizen kontratazioa telefonikoa ahalbidetuz (aukeraketa telematikoa), norberak betetzeko formularioak eskainiz eta gure sinadura digitaleko plataforma haien esku jarriz.
 
Laburbilduz, oso denbora laburrean, lanerako protokolo bizkor eta malguak ezarri ahal izan ditugu, eta horrek ahalbidetu dio erakundeari bere eguneroko zereginekin jarraitzea, nolabaiteko normaltasunez, gure lan egiteko forma eta bezero, kolaboratzaile eta hornitzaileekiko harremana egoera berrira azkar egokituz eta berriz ere erakutsiz SURNEk badakiela askotariko egoeretara egokitzen... 115 urteaz geroztik.

Noticias Relacionadas

19 Azaroa 2024
Laneko prebentzioari buruzko araudiaren bilakaera aurrera doan arren, eta horri esker ekoizpen-jarduera gero eta seguruagoa izan behar dugun arren, lanaldiko istripu hilgarrien…
12 Azaroa 2024
Argi dago gizartea etengabe ari dela eboluzionatzen eta aldaketa bakoitzarekin onurak sortzen direla, baina baita kontraesanak ere.
31 Urria 2024
Bigarren hiruhilekoan, EBZ izan zen interes-tasak jaisten hasi zena, zortzi urte igaro eta gero; horren ostean, berriz, irailaren 18an, FED  hasi zen murrizketekin, aurreneko aldiz