Imagen de cabecera noticias

Autonomoa naiz, nola geratzen da nire desestaldura-tasa 2023. urtean?

19 Ekaina 2023
Reforma cotización autónomo 5000 €

Autonomoa naiz, gutxieneko oinarriagatik kotizatzen dut eta nire etekin garbiak 5.000 euro dira hilean, nola geratzen da nire desestaldura-tasa 2023. urtean?

Gutxieneko oinarriagatik kotizatzen duten eta hilean 5.000 euroko etekin garbiak lortzen dituzten autonomo guztiei kotizazio-eredu berria ezartzeak honako ondorio hauek ditu:

  • Kotizazio-mailaren igoera. 2022an baino % 43 gehiago kotizatuko du.
  • Lortutako etekin garbiei lotutako kotizazioa. Bere etekin garbien % 27agatik kotizatuko du.
  • Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrari dagokion kotizazioa. Bere kotizazio-maila % 7,14 da, besteren konturako langileena (% 37 inguru) baino askoz ere txikiagoa.   
  • Desestaldura-tasa. Desestaldura-tasa orokorra 8 portzentaje-puntuz murrizten da (% 81etik % 73ra). Egoera larriagotu egiten da kontingentzia jakin batzuen kasuan.

Horrenbestez, bere kotizazio-maila igotzen den arren, ez da behar besteko neurrian igotzen bere desestaldura-tasa handia murrizteko (aurreikusitako kontingentzietakoren bat gertatuko baitzaio, eskuragarri dituen 10 eurotatik 3 euro baino zertxobait gehiago soilik izango luke).  

kotizazioa 5000

 

 

Noticias Relacionadas

13 Azaroa 2023
2021eko eta 2022ko pentsioen erreformaren helburu nagusietako bat araubideen arteko batez besteko diru-sarrerak parekatzea zen; izan ere, tradizionalki, LAABean sartzen diren norbe
25 Urria 2023
Egoera makroekonomikoak argi-itzalak bizi ditu, azken aldian baldintza monetarioak nabarmen gogortu direlako.
20 Iraila 2023
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.