Imagen de cabecera noticias

Adimen artifizialaren erregulazioa

16 Urria 2024
Mano robótica sujetando IA

Normalean, “araua” gizartearen, zientziaren edo ikerketaren “atzetik” joaten da beti. Alde horretatik, azken aldi honetan jokaleku askotan proiektatzen den fenomeno berri baten agerpena bizitzan ari gara: Adimen Artifiziala (aurrerantzean, AA). Orain arte fikzio-zientziaren film futurista baten argumentu ona soilik zirudiena errealitate ukigarri gisa planteatzen zaigu gure garaian, beraren utilitate batzuen popularizazioaren ondorioz (adibidez, ChatGPT), eta hori zalantza eta kezka ugari sortzen hasi da (errealitatea manipulatzeko arriskuak, pertsonen pribatutasunaren galera, lanbide eta lanpostu batzuen desagerpena, edo sektore edo enpresa jakin batzuen jarraitutasunerako arrisku nabariak ere).

Nazio barneko eta nazioz gaindiko erakunde batzuk aurrera egiten hasi ziren teknologia berri horrekin lotutako jarduera arautzeko ahaleginean, eta, zehazki, Europako Parlamentuak alor horretan arau-esparru bat irekitzea proposatu zuen 2021eko apirilean. 2024ra iritsita, iragan uztailaren 12an Adimen Artifizialaren Araudia deritzana argitaratu zen, 2026ko abuztuaren 2an modu orokorrean indarrean sartzeko.

Adimen Artifizialaren Sistema honela definitu daiteke: autonomiaren elementuekin operatzen duen sistema, eta, gizaki edo makinetatik eskuratutako datu eta sarreretan oinarrituta, proposatutako helburu batzuk nola lortu daitezkeen inferitzen duena, horretarako makina-ikaskuntzan edo logika eta ezagutzan oinarritutako teknikak erabiliz, eta, irteera gisa, berarekin interakzioan dagoen sisteman eragina duten eduki, iragarpen, gomendio edo erabakiak sortuz.

Araudiak sor daitezkeen arriskuen arabera sailkatzen ditu Adimen Artifizialaren sistemak:

• Arrisku onartezina. Pertsonentzat arriskua sortzen duten AA sistemak debekatuko dira, hala nola:

  • Jokabidearen manipulazio kognitiboa.
  • Pertsonen gizarte-sailkapena.
  • Identifikazio biometrikoa denbora errealean egiten duten sistemak.
  • Gizarte-puntuazioa, helburu publiko eta pribatuekin.
  • Teknika subliminalen erabilera.
  • Pertsonen ezaugarri zaurgarrien aprobetxamendua.
  • Emozioen errekonozimendua lantokian eta hezkuntza-erakundeetan.

• Arrisku handia. Ondoren aipatzen diren AA sistemak ebaluatu egingo dira merkaturatu aurretik eta haien bizi-zikloak dirauen bitartean.

  • Produktuen segurtasunari buruzko legediaren mende dauden produktuetan erabiltzen direnak (adibidez: jostailuak, hegazkinak, automobilak, tresna medikoak edo igogailuak).
  • Honako gai hauei buruzkoak: Herri Administrazioak, gizarte-politikak eta atzerritarrei buruzko politikak, bizitza- eta osasun-aseguruak, pertsona fisikoen kreditu-sailkapena eta langileen aukeraketa, promozioa edo deslotura.

• Arrisku mugatua. Aurreko bi mailetan sartuta ez dauden gainerako sistemak gardentasun-irizpide errazen arabera garatu ahal izango dira; horren bidez ahalbidetu behar zaio erabiltzaileari jakitea makina batekin ari dela elkarreraginean eta aukera eman behar zaio erabakitzeko ea aplikazioa eta beraren edukia erabili nahi dituen edo ez.

Azkenik, Araudiak aipatzen ditu arrisku sistemikoak sor litzaketen elementuak, hala nola adimen artifizialeko eredu sortzaileak (edukiak sortzea aurretiko informaziotik eta erabiltzaileak ezarritako premisetatik abiatuta). Kasu horretan, arriskua ebaluatzeko eta murrizteko neurri erantsiak bete beharko dituzte, eta baita gorabeherak komunikatzeko eta zibersegurtasuna babesteko neurri erantsiak ere; horrelakoetan, sistema horien hornitzaileek jardunbide egokien kodeetara ere jo ahal izango dute, betebehar horiek bete egiten direla frogatzeko.

Bukatzeko, eta orain dauden ereduak gainbegiratzeko xedez, Adimen Artifizialaren Europako Bulegoa eratu da, eta Estatu kideei gainbegiratze-egitura propioak sortzeko eskatu zaie (Espainian, Adimen Artifiziala Gainbegiratzeko Espainiako Agentziaren Estatutua onartu zen 2023an), eta baita proba-ingurune kontrolatuak sortzeko ere (Sandobox), araudian aurreikusitako betekizunen aplikazioa probatzeko (Espainian, 817/2023 Errege Dekretuaren bidez onartu zen lehenengo ingurunea).

Azken batean, adimen artifizialaren sistemak berrikuntzaren motor nagusietako bat izango dira gizarte, teknologia eta enpresaren arloetan, eta arreta handiz begiratu beharko ditugun aldaketa oso sakonak ekarriko dituzte eurekin.

Noticias Relacionadas

19 Azaroa 2024
Laneko prebentzioari buruzko araudiaren bilakaera aurrera doan arren, eta horri esker ekoizpen-jarduera gero eta seguruagoa izan behar dugun arren, lanaldiko istripu hilgarrien…
12 Azaroa 2024
Argi dago gizartea etengabe ari dela eboluzionatzen eta aldaketa bakoitzarekin onurak sortzen direla, baina baita kontraesanak ere.
31 Urria 2024
Bigarren hiruhilekoan, EBZ izan zen interes-tasak jaisten hasi zena, zortzi urte igaro eta gero; horren ostean, berriz, irailaren 18an, FED  hasi zen murrizketekin, aurreneko aldiz