Imagen de cabecera noticias

SURNEk Vigoko Concelloko pertsonala aseguratu du

29 Urria 2014
SURNE asegura al personal del Concello de Vigo
SURNEk lortu du Vigoko Concelloren zerbitzuan diharduen pertsonalaren Bizi eta Istripuen polizaren esleipena.
SURNEk lortu du Vigoko Concelloren zerbitzuan diharduen pertsonalaren Bizi eta Istripuen polizaren esleipena. Iragan abuztuan ebatzitako lizitazio hau bere ezaugarriez bereiztea eta Concelloko pertsonalaren beharrak asetzea bilatzen duen eskaintza baten emaitza da. Kontratua irailaren 01ean sartu zen indarrean, Artairen bitartekotzarekin, eta 2 urteko iraupena izango du. Poliza kolektibo honek udal pertsonal osoa aseguratzen du heriotza edo ezintasun kasuetan.
 
SURNEk jarraitzen du administrazio publikoentzako poliza kolektiboen alde egiten, modu eraginkorrean, eskaintza bakoitza eta hobekuntza-aukerak xehetasunez  aztertuz.

Kontratu honek merkatu galiziarrean postu garrantzitsu bat izateko SURNEk duen nahia indartzen du, bitartekotzarekiko loturaren aldeko interes berezia jarriz.  Izan ere, hori etorkizuneko apustu bat da, bai merkatu ezagutzeko eta bai azkeneko bezeroarenganaino iristen jakiteko.

SURNEk 110 urte baino gehiago daramatza bere bezero eta artekariei segurtasuna eta errentagarritasuna emanez, bereizitako eta eskatutako produktuak diseinatuz eta inplementatuz.

Noticias Relacionadas

29 Iraila 2025
2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota.
10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…