Imagen de cabecera noticias

SURNE formalki atxiki zaio INVERCOri, kide arrunt gisa.

14 Ekaina 2016
SURNE se ha incorporado formalmente a INVERCO como miembro ordinario.
Invercok ekainaren 13an egin du bere Batzar nagusia, bere bazkide ia guztien ordezkarien presentziarekin.
Invercok ekainaren 13an egin du bere Batzar nagusia, bere bazkide ia guztien ordezkarien presentziarekin. Batzarraren burua Ángel Martínez-Aldama izan zen, aurreneko aldiz, eta erakunde arautzaile eta ikuskatzaileen ordezkariak ere bertaratu ziren.

Invercoren arabera, elkarteak IKEen (inbertsio kolektiboko erakundeak) osoko ondarearen % 98,6 biltzen du, Pentsio Funtsen osoko ondarearen % 99,9 eta Espainian komertzializatzen diren IKE atzerritarren osoko ondarearen % 75.

Zenbait erakunde atxiki zaizkio formalki Invercori, kide arrunt gisa: Abante Pensiones, EGFP (Abantearen pentsioen kudeatzailea); Acacia Inversión, Altamar Capital Privado, SGIIC; AzValor AM; La Française Iberia; Liberbank Gestión, SGIIC; Neila Capital Partners, SGIIC; Solventis, SGIIC; Surne Mutua de Seg. y Reaseg, EGFP; eta Trea AM, SGIIC. Bazkidetutako kide gisa, berriz, Ahorro Corporación eta Cecabank sartu dira.

Gainera, Pentsio Funtsen Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Taldeen presidente berriak izendatu dira; horiek, aldi berean, Elkarteko presidenteordeak ere badira: Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Elkartearen presidente berria Miguel Colombás da, Allianz Popular AMkoa, Caixabank AMko Asunción Ortegaren ordez. Eta Pentsio Funtsen Elkartaren presidente berria Vidacaixako Antoniko Trueba da, Mapfre Vida y Pensiones erakundeko Juan Fernándezen ordez.

Halaber, Auditoria batzordeak onartu du Grant Thorton izendatzea auditore berria izateko.

Horrez gain, Elkarteak garatutako jardueraz hitz egin zen; izan ere, jarduera hori oso trinkoa izan da, bai Instituzioekin eta nazioko zein nazioarteko Erakundeekin izandako harremanei dagokienez eta bai txosten juridiko eta teknikoak eta estatistikak lantzeari dagokionez; halaber, IKEen, Pentsio Funtsen eta horien sozietate/erakunde kudeatzaileen jardunaren eremuan eragina duten edo izango duten erregulazio-gaiak aztertu ziren sakontasunez.

Noticias Relacionadas

3 Maiatza 2024
Betidanik, eta orokorrean, kontsideratu izan da enpresen jarraitutasuna bermatuta geratzen zela Kalte Propioen eta Erantzukizun Zibilaren aseguruen kontratazioarekin; izan ere, sup
17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…