Imagen de cabecera noticias

LOR ITZAZU BILBAO BASKET IKUSTEKO SARRERAK

14 Urtarrila 2015
CONSIGUE TUS ENTRADAS PARA VER AL BILBAO BASKET
Sar zaitez eta bidal itzazu zure datuak Bilbao Arenan jokatuko diren Bilbao Basketen ACBko partidetarako bi sarreren zozketan parte hartzeko! Surnen urteak daramatzagu Bilbon saskibaloiari babesa ematen.
Sar zaitez eta bidal itzazu zure datuak Bilbao Arenan jokatuko diren Bilbao Basketen ACBko partidetarako bi sarreren zozketan parte hartzeko!
Surnen urteak daramatzagu Bilbon saskibaloiari babesa ematen. Orain zuk ere eman ahal izango diozu babesa zuzenean, jokalekura joan zaitezen eta Basketaren emozio osoaz goza dezazun bi sarrera zozketatzen ditugulako.
Bilbao Basketen ACBko partida bat ikusteko Bilbao Arenara joan nahi baduzu, e-posta bat baino ez duzu bidali behar zure datuekin (Izen-abizenak, e-posta eta kontakturako telefono zenbakia) [email protected] helbidera, Bilbao Basketek Miribillan jokatzen duen partida bakoitzerako egiten dugun zozketan sartzeko.??Bidal itzazu zure datuak eta har ezazu parte! Basketaren magia zain duzu!

Erabiltzaileak emandako datuak datu pertsonalak babesteko politikaren arabera tratatuko dira, "Pribatutasun politika – Datu pertsonalen babesa". atalean ageri den bezala.

LEGE-INFORMAZIOA
LSSICEren 21. artikuluan ezarritakoa betez, bere e-maila bidaltzearen bidez Erabiltzaileak espresuki eskatzen dio SURNEri sustapen edo publizitate izaerako komunikazio komertzialak bidal diezazkiola kontaktu gisa ematen duen helbide elektronikora; komunikazio horiek izan daitezke SURNEk merkaturatzen dituen produktu edo zerbitzuei buruzkoak, SURNE Seguros & Pentsiones-en edozein erakundeak merkaturatzen dituenei buruzkoak, edo aseguruen eta gizarte aurreikuspenaren alorreko hirugarren enpresek merkaturatzen dituztenei buruzkoak, baldin eta enpresa horiek aseguruak eta gizarte aurreikuspeneko produktuak banatzeko akordioak sinatuta badituzte SURNErekin.

SURNEk komunikazioak bide elektronikotik jasotzeari uzteko aukera bermatzen dio Erabiltzaileari, une orotan. Horretarako, horren berri eman behar dio SURNEri, e-mail bat [email protected] helbidera bidaliz; edo gutun bat helbide honetara bidaliz (Gardoki Kardenala k, 1. Bilbo – Bizkaia), modu garbian adieraziz izena, abizenak, posta-helbidea eta helbide elektronikoa.

Noticias Relacionadas

14 Martxoa 2025
2025. urteak aldaketa esanguratsuak dakartza Espainiako langile autonomoentzat. Nobedade horiek honako kategoria hauetan sailkatu daitezke:
19 Otsaila 2025
Espainiako Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu egingo da 2025ean, herritarren estaldura eta babesa hobetzera zuzendutako nobedade batzuekin.
28 Urtarrila 2025
2024ko ekitaldia hazkundeari buruzko datu onekin hasi zen Estatu Batuetan, eta indizeen jokabide bikainarekin ere bai; gainera, Europako Banku Zentralak tasak jaitsi zituen…