Imagen de cabecera noticias

Profesional liberalen Ongizate pertsonal eta familiarraren babesa

15 Apirila 2021
Protecció benestar personal i familiar. Professionals liberals

Espainian badira 1,5 milioi profesional liberal baino gehiago. Horietako asko Elkargo Profesionaletan daude ordezkatuta, eta elkargo horiek badute, gaur egun, Gizarte Segurantzarekiko Sistema Alternatiboa deritzana (aurrerantzean, GSSA). Zehazki, abokatu, mediku, goi mailako arkitekto, arkitekto tekniko, prokuradore, ingeniari, kimikari eta kudeatzaile administratiboen kolektiboak (euren kontura lan egiten dutenak) dira askatasunez erabaki dezaketenak Langile Autonomoen Erregimen Bereziari (aurrerantzean, LAEB) afiliatzea edo GSSA harpidetzea.

Haien kontribuzio mailagatik eta sarrerak sortzeko ahalmenagatik, haien profila  kalteberatasun-tasa handienetako bat da. Egoera hori ez da ezta ezaguna ere kolektiboaren ehuneko handi batentzat, eta, hortaz, garbi dago gure ardura dela haien arrisku eta interesetarako egokiena den erabakia hartzeko beharrezkoa duten informazio guztia helaraztea,

Sistema Alternatiboa Elkargo Profesionalen Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitateek komertzializatzen dituzten tresnen bitartez gauzatu eta zehazten da. Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitateak Gizarte Segurantza sortu (1966) baino lehen ere existitzen ziren, oso sektore profesional konkretuei estaldurak eskainiz. Gizarte Segurantza agertzearekin batera, profesional liberal batzuk LAEBetik kanpo eratu ziren, eta, hortaz, euren kolektiboaren Mutualitatea zen gizarte aurreikuspeneko estaldura bat lortzeko aukera bakarra. 1995ean, (Aseguru Pribatua Antolatu eta Gainbegiratzeari buruzko 30/1995 Legearen 15. xedapen gehigarriaren arabera), Mutualitateak LAEBarekiko aukera alternatibo bakarra izatera pasatu ziren.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrera (Gizarte Segurantzaren erreformari buruzko 27/2011 Legearen xedapen gehigarriaren arabera), LAEBaren alternatiba gisa diharduten Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitateek gutxieneko estaldura bat bermatu behar diete euren mutualistei. Arau horrek bi aukera ezartzen ditu sistema alternatiboa eratzeko (LAEBaren prestazioen % 60 bermatzen duten primak exijitzea, edo prima horiek LAEBaren gutxieneko kuotaren % 80aren adinakoak izatea). Orokorrean, aukeratu dena izan da primak LAEBaren gutxieneko kuotaren % 80 izatea (229 euro hilean, gutxi gorabehera).

Euren kontura lan egiten duten edo lan hori hirugarrenen konturako lan batekin uztartzen duten profesionalak dira. Sistema alternatibok kapitalizazio indibidualeko sistemak dira; bertan, ekarpenak profesionalaren kontu partikular bati egozten zaizkio, sistema publikoaren kasuan ez bezala, berau banaketaren bidez finantzatzen baita. Kontingentzia hauek sartzen dira barne: erretiroa, heriotza, ezintasun iraunkorra, aldi baterako ezintasuna eta –aukeran- mendetasuna; haien mailak autonomoen erregimenekoak baino handiagoak dira, eta kuotak txikiagoak.

GSSAren eta LAEBaren arteko desberdintasun nagusiak honako hauek dira:

 

Diferencias-RETA-SASS

Noticias Relacionadas

3 Maiatza 2024
Betidanik, eta orokorrean, kontsideratu izan da enpresen jarraitutasuna bermatuta geratzen zela Kalte Propioen eta Erantzukizun Zibilaren aseguruen kontratazioarekin; izan ere, sup
17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…