Imagen de cabecera noticias

KAUDIMEN AITORTZA

03 Otsaila 2012
Reconocimiento de nuestra SOLVENCIA
Aseguruen sektorean espezializatutako “Aseguranza” aldizkariak aseguru-erakundeen ranking bat argitaratu berri du, 2011ko abenduaren zenbakian, erakundeen KAUDIMENEAN oinarrituta.
Aseguruen sektorean espezializatutako “Aseguranza” aldizkariak aseguru-erakundeen ranking bat argitaratu berri du, 2011ko abenduaren zenbakian, erakundeen KAUDIMENEAN oinarrituta.

Ranking hau egiteko, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren eskuetan dagoen informazioa hartzen da oinarritzat; erregistro horretan, 282 aseguru-erakunde daude sartuta, bai konpainiak eta bai mutuak eta mutualitateak.

Kaudimen ranking horretan –kontzeptu hori gaurkotasun handikoa da gaur egun finantza-eremu guztietan-, aseguru-erakundeak sailkatzen dira beren baliabide propioek legeak ezartzen dituen gutxienekoen gainetik duten proportzioaren arabera, erakunde bakoitzak bere gain hartutako arriskuak eta beraren tamaina irizpidetzat hartuta.
Sailkapen horretan, Surne rankingaren 11. postuan agertzen da, eta horrek berresten ditu beraren kaudimena eta finantza-egonkortasuna.

Noticias Relacionadas

11 Uztaila 2024
Ekainean, EBZk bere interes-tasen lehenengo jaitsiera egin zuen, 8 urte igaro eta gero. Nolanahi ere, Alemaniak eta Frantziak ekoizpen industrialari buruz argitaratu dituzten azken
3 Maiatza 2024
Betidanik, eta orokorrean, kontsideratu izan da enpresen jarraitutasuna bermatuta geratzen zela Kalte Propioen eta Erantzukizun Zibilaren aseguruen kontratazioarekin; izan ere, sup
3 Maiatza 2024
2023. urtea eztabaida batez bukatu zen, alegia, ea ekonomiak lur-hartze leuna lortuko zuen ala atzeraldi ekonomikoko garai bat hasiko ote zen.