Ongi etorri Surneren web gunera

Surne Aseguru eta Pentsioak-ko Hasierako Orria
 

Produktu nabarmena, SurneVida
 
 

ASEGURATUA ETA PARTAIDEAREN BABESLEA

Azken urteotan, konpainia eta mutua asko dira Aseguratua eta Partaidearen Babeslearen figura dutenak. SURNE figura hori izaten lehenengo mutuetako bat izan zen, bere bazkideei beti zerbitzurik onena emateko prest.

Aseguratua eta Partaidearen Babeslearen figurak, banku arloan Bezeroaren Babeslearenaren antzekoa, mutua eta aseguratuaren artean izan daitezkeen desadostasunak argitzea du egitekotzat.

Konpainiarekin zerikusirik ez duen organo honek, aseguratuaren erreklamazioak funtsa duela uste badu, aseguru konpainiak automatikoki onartu beharko du Babeslearen proposamena, hau da, bere erabakia loteslea izango da konpainiarentzat.

SURNEn, gure bazkideek ondo dakiten bezala, zerbitzu hurbil eta pertsonalak karakterizatzen gaitu. Horregatik, gure bezeroek badakite, beharrezko izan ezkero, Aseguratua eta Partaidearen Babeslearen figura hau eskueran dutela.

SURNEKO BEZEROAREN BABESERAKO ARAUDIA