Ongi etorri Surneren web gunera

 

producto destacado, baja plus
 
 

Surnek ‘Behobia – Donostia” lasterketaren segurtasuna indartzen du bere Moove plataformarekin eta la

09/11/2018 SURNEk, RGA Mediación-ekin batera Behobia-Donostia lasterketako parte-hartzaileen aseguruaz arduratzen denez, akordio bat sinatu du Fortuna Klubarekin, probaren antolatzailea den aldetik, 30.000tik gorako parte-hartzaileak segurtasun handiagoz aritu daitezen.

SURNEren eta Fortuna Klubaren arteko akordio honi esker, “runner” bakoitzak modu erraz eta azkarrean aktibatu ahal izango den QR bat eramango du bere dortsalean. Dortsalaren aktibazio-kodearen bitartez, parte-hartzailea SURNEren plataforman erregistratu ahal izango da eta bere oinarrizko datuak eta kontaktuetarako datuak sartu, larrialdirik gertatuz gero larrialdi-zerbitzuek kontsultatu ahal izan ditzaten QR kodea irakurtzearen bitartez.

SURNEk plataforma hori urtebetez dohainik erabiltzeko aukera eskainiko die plataforman erregistratzen diren guztiei; horrez gain, deskontu mardulak eskainiko dizkie Konpainiaren aseguru-produktuetan.

Inithealth konpainiak sortu eta SURNEren bezero guztiek gaur egun erabil ditzaketen aplikazio horrek ahalbidetzen du, gainera, osasunarekin eta ongizatearekin lotutako datu pertsonal guztiak gordetzea, erronkak ezarriz, egindako ibilbideak gordez eta informazio eguneratua eskainiz, bai bizi-estiloei buruz eta bai elikadura, kirol eta osasunari buruz ere.

Aurrerapen teknologiko oso bat, kirolean segurtasun handiagoz parte hartzea ahalbidetzen duena.  Proiektu berritzaileak, Konpainia honetako bezeroei prestazio-plus bat eskaini nahi dietenak aseguru klasikotik harago.


Bestelako berriak

Página: 1 de 12