Ongi etorri Surneren web gunera

 

producto destacado, baja plus
 
 

SURNEPENTSIOA BGAE etorkizuneko aurreikuspenen aurrean

09/11/2018 Urriaren amaieran, Erakundeak komunikazio bana bidali zien bere bazkide guztiei, interes-tasen oraingo egoeraz informatzeko, zerotik hurbil daudela eta aktibo seguruenetan negatiboak ere badirela jakinaraziz; egoera hori luzatzen ari da denbora aldetik, eta ia ezinezko bihurtzen du etekin positiboak lortzea arrisku txikiko inbertsioetan.

Errealitate horren eraginez, Sektoreko plan kontserbadoreenak etekin negatiboak lortzen ari dira, Errenta Finkoko SURNPENTSIOAren kasuan oraindik ere leunak badira ere. Esaten genuen bezala, egoera hau luzatzen ari da, eta ezein adierazlek ez du iragartzen du epe labur eta ertainera aldatuko denik.

Horri begira, Surnepentsioa BGAEk zenbait urte daramatza bere bazkideei Plan Bermatuak eskaintzen, alegia, epe jakin batera errentagarritasun jakin bat segurtatzen duten Plan Bermatuak eskaintzen. Jarduera-ildo horri eutsiz, datozen hilabeteetan Surnek Plan Bermatu berri bat abiatuko du. Plan hori 2019an kontratatu ahal izango da, eta bazkide guztiek horren berri jasoko dute datozen asteetan.

Halaber, Erakundeak jakinarazi zien bere bazkideei egoera hau saihesteko beste alternatiba bat dela inbertsioan arrisku handiagoa hartzea. Horretarako, Surnepentsioa BGAEk Plan Misto bat eta Plan de Renta Variable bat ditu; bi plan horiek arrisku handiagoa dute, baina, aldi berean, epe ertainera teorikoki handiagoa izan daitekeen errentagarritasun aurreikuspen bat ere.


Bestelako berriak

Página: 1 de 12