Ongi etorri Surneren web gunera

 

producto destacado, baja plus
 
 

Insurtech, aseguruen sektoreko iraultza digitala

19/10/2018 Deusto Business Alumnik mahai-inguru bat egin zuen Bilbon, urriaren 16an –asteartea-, izenburu honekin: “Insurtech, aseguruen sektoreko iraultza digitala”, Spri Taldearekin batera gauzatzen ari den “Kudeaketa eta Teknologia” izeneko hitzaldi zikloaren baitan.
 
Insurtechen aplikazioak aseguruen industria aldatzen ari dira,  big data, algoritmoak, adimen artifiziala, hodeiko konputazioa eta blockchain teknologia  erabiliz.

Gai horiek jorratzeko, zenbait konpainiatako ordezkariak bertaratu ziren, horien artean Amaia Ayastuy Umerez, Kutxabankeko Berrikuntza eta Kanalen Zuzendaria, Javier Gárate, IMQko IT Zuzendaria, eta Jaime Areilza, Surneko Kontu Handien Zuzendaria.

Amaia Ayastuyk esan zuen orain arte balio izan duenak ez duela aurrerantzean balioko bezero guztientzat, eta hori esatean ez zituen gazteak bakarrik gogoan. Bere esperientziatik begiratuta, berretsi zuen gailu mugikorren erabilera % 70 igo dela alor honetan.

Javier Gáratek hitz egin zuen teknologietan oinarritutako irtenbideen euskarri guztien berehalakotasunaz, pertsonalizazioaz, egokitzapenaz… Beste alde batetik, azpimarratu zuen oso intolerantzia handia atzematen dela errakuntzen aurrean.

Jaime Areilzak aseguruen sektorera sartuko diren plataforma handiez hitz egin zuen. Halaber, bezeroen zaintzaz ere mintzatu zen; bere esperientziaren arabera, gauzak komunikatu  behar zaizkie badakitelako zer nahi duten.

Haien azalpenak amaitu ondoren, José San Blas Deusto Business Alumniko zuzendari nagusia arduratu zen ondorengo eztabaida moderatzeaz.

Amaitutakoan, aperitibo bat hartu zen hallean, eta bertaratutakoek aukera izan zuten euren zalantzak mahai-inguruko hizlariekin konpartitzeko.


Bestelako berriak

Página: 1 de 12