Imagen de cabecera noticias

Laneko istripuen tasa, zehatz-mehatz

19 Azaroa 2024
Casco protector de trabajador en el suelo

Laneko prebentzioari buruzko araudiaren bilakaera aurrera doan arren, eta horri esker ekoizpen-jarduera gero eta seguruagoa izan behar dugun arren, lanaldiko istripu hilgarrien eta bajadunen grafikoak aztertuta, ikus dezakegu haien bilakaera jarduera ekonomikoaren “martxaren” mende dagoela zuzenean; krisi-aldietan behera egiten du, eta, suspertze ekonomikoaren etapetan, gora.

 

 

 

Espainian, 2022an, lanaldiko 571.000 istripu bajadun gertatu ziren, eta 716 heriotza laneko istripuetan. Horrek erakusten digu oraindik bide luzea dagoela egiteko prebentzioaren arloan (batez ere prestakuntzaren eta dibulgazioaren arloan), nahiz eta aurrerapen handiak egin diren.

 

Zer profil dute da istripuak izaten dituzten langileek?

 

Zenbaki absolutuei erreparatzen badiegu, argi dugu zer sektore eta jardueratan dauden baja eta heriotza gehien, baita langileek zer profil duten ere, baina benetako intzidentzia eta langile-kopurua alderatuz gero, ezustekoren bat har dezakegu.