Imagen de cabecera noticias

Autonomoen 2023ko kuotaren erregularizazioa

25 Iraila 2024
mujer abriendo la puerta de su comercio

3/2022 Errege Lege Dekretuak kotizazio-sistema berri bat onartu zuen norberaren konturako langileentzat –hau da, autonomoentzat-, lehendik zeuden Gizarte Segurantzako erregimen desberdinak “ordenatzeko” xedez, Langile Autonomoen Erregimen Bereziaren (aurrerantzean, LAEB) kuoten zenbatekoak egokitzeaz batera, benetako irabaziekin lotuz.

Beraz, sistema berriak murriztu nahi du besteren konturako langileen eta norberaren konturako langileen artean dagoen “babes-arrakala” (bigarrenen batez besteko pentsioa lehenengoena baino % 37 txikiagoa da); bada, sistema 2023ko urtarrilean sartu zen indarrean, 9 urtean poliki-poliki hedatzeko asmoz (2032era arte).

Urteko etekin garbien arabera kotizatzen da, eta autonomoak jakinarazi behar du bere etekin garbiaren aurreikuspena urtearen hasieran edo bere altaren unean (urtean 6 aldiz aldatu dezake, gehienez). Aurreikuspen horrek ahalbidetzen dio oinarria aukeratzea, arauak bere etekin garbien zenbatekorako ezarritako tartearen arabera.

Besterik adierazi ezean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak aurreko urteari dagokion oinarri berbera aplikatuko du kuotak kobratzeko.  AEATk (edo tokiko Ogasunek) urteko datuak dituenean, Gizarte Segurantzak kuotak erregularizatuko ditu, azkenean lortutako etekin garbien arabera, ordaindutakoarekin dagoen diferentzia kobratuz edo itzuliz. Horrenbestez, erregularizazioak bi kasu sortu ahal izango ditu:

  • Sarreren azpiko kotizazioa. Autonomoak diferentzia sartu beharko du (erregularaizazioaren emaitza jakinarazten den hilabetearen osteko hilabetearen azken egunera arte) inolako berandutze-interesik edo gainkargurik aplikatu gabe. Ordainketa egin behar da erregularizazioaren emaitzaren jakinarazpenarekin batera Diruzaintzak ematen duen sarrera-dokumentuaren bidez.
  • Sarreren gaineko kotizazioa. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak kuota itzuliko du ofizioz (hurrengo ekitaldiko apirilaren 30a baino lehen). Horrenbestez, 2023ko ekitaldiko gehiegizko kotizazioagatik, Gizarte Segurantzak 2025ko apirilaren 30era arte izango du epea itzulketa egiteko. Garrantzitsua da gogoratzea autonomoak uko egin ahal izango diola itzulketa horri (era horretan, bere prestazio-maila handituko du).

Alde horretatik, espero da 2024ko urrian zehar Gizarte Segurantza hasiko dela 2023ko kuoten erregularizazioarekin; horren emaitza autonomoei jakinaraziko die Diruzaintzaren jakinarazpen elektronikoen kanalaren bidez (NOTESS), zeren kolektibo hau jakinarazpen eta komunikazioak bide elektronikoetatik jasotzera behartuta dauden kolektiboetako bat baita.

Une horretatik aurrera (jakinarazpenaren data), epea hasiko da autonomoek errekurritu ahal izan dezaten (erregularizazioarekin ados ez badaude), gehiegizko kotizazioaren itzulketari  uko egin diezaioten (egindako ekarpen-maila mantendu nahi badute), edo 2023an kotizatu ez duten diferentziala ordaindu dezaten.

Diferentziala ordaintzera behartuta egonez gero, Gizarte Segurantzaren iturriek berretsi dute 5 urterainoko geroratze-mekanismoak eskainiko direla, betiere ordainketarako zailtasunak frogatzen badira.

 

Noticias Relacionadas

10 Urria 2024
Bizi-itxaropenak Espainian azken urtetan izan duen hobekuntza da, zalantzarik gabe, gure herrialdearen garapen sozioekonomikoaren froga garbienetako bat.
2 Urria 2024
Enplegu-plan Sinplifikatuak (aurrerantzean, EPSak) aurrezpen-modalitate bat dira, jarduera ekonomikoen testuingurukoak, enpleguko pentsio-planen bultzada arautzen duen 12/2022…
23 Iraila 2024
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.