Imagen de cabecera noticias

Abian jarri dira enpleguko pentsio-plan sinplifikatuak

02 Urria 2024
Mujer madura trabajando frente a un ordenador

Enplegu-plan Sinplifikatuak (aurrerantzean, EPSak) aurrezpen-modalitate bat dira, jarduera ekonomikoen testuingurukoak, enpleguko pentsio-planen bultzada arautzen duen 12/2022 Legea onartzearen bidez sortuak.

EPStzat hartzen dira akordio sektorialetan sartutako planak, enpresaz enpresa negoziatzeko beharrik gabe, edo langile autonomoen elkarteek, elkargo profesionalek edo gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek sustatzen dituzten bitartekoak, partaideak norberaren konturako langileak soilik direnean.

Plan horiek “agertzeko” arrazoia da langile autonomoei eta profesional jakin batzuei euren erretirorako aurrezpen-aukera hobetua eskaintzeko beharra; izan ere, orain arte horrelako kolektiboek norberaren kontura soilik inbertitu ahal izaten zuten planetan (pentsio-plan indibidualen arloan), horiek orain dituzten mugekin (ekarpenaren muga orokorra 1.500 euro dira urtean).

Aurrezpen-modalitate berri honetan, berriz, 5.750 euro inbertitzera iritsi daiteke -4.250 euro gehi lehen aipatutako 1.500 euroak-, eta, hortaz, kudeatzaile eta aseguru-etxeen interesa erakarri du;  izan ere, eredu horretara jo dute autonomo eta profesionalen erretirorako aurrezpena bideratzen saiatzeko.

2024ko ekainaren 30ean, espainiar merkatuan erregistratutako EPSak 32 ziren. Egun horretan, metatutako ondarea 113 milioi euro ziren, hau da, 2023ko ekitaldiaren amaieran metatutakoa baino % 36 gehiago, ekitaldi hori 83 milioi eurorekin itxi baitzen. Ondare hori 24.049 partaidek ekartzen zuten, hau da, partaide bakoitzak 4.689 euroko ekarpena egiten zuen batez beste.

Azken batean, espero da gizarte-aurreikuspeneko tresna osagarri berri hau lagungarria izatea Bruselak espainiar agintariei helarazi dizkien betekizunak betetzeko, gizarte-aurreikuspena jarduera ekonomikoen arloan bultzatzeko beharrari dagokionez. Arlo horretan, Espainiako enpresen gizarte-aurreikuspenaren aurreikuspenak honako hauek dira:

Pentsio plan aldagaiak

 

Noticias Relacionadas

31 Urria 2024
Bigarren hiruhilekoan, EBZ izan zen interes-tasak jaisten hasi zena, zortzi urte igaro eta gero; horren ostean, berriz, irailaren 18an, FED  hasi zen murrizketekin, aurreneko aldiz
29 Urria 2024
Gaur egun, eztabaidaezina da tabakismoaren ohitura alde batera uzteak onura ugari dakarrela. Zehazki, honako eremu hauetan:
16 Urria 2024
Normalean, “araua” gizartearen, zientziaren edo ikerketaren “atzetik” joaten da beti.