Ongi etorri Surneren web gunera

Surne Aseguru eta Pentsioak-ko Hasierako Orria
 

Produktu nabarmena, SurneVida
 
 

ZUREKIN HAZTEN DIHARDUGU

Surne-n 100 urte baino gehiago daramatzagu zu eta zure etxekoekin batera. Horrek historia eta esperientzia gehien duen mutuetako bat bilakatzen gaitu, eta garrantzitsuena dena: esperientzia horretaz badakigula baliatzen.

Gure eguneroko egitekoa zure bizimodua eta gehien maite dituzunen beharrizan aldakorrei egokitzen zaien aurreikuspen eta inbertsio produktuak diseinatzen aritzea da.

Segurtasun eta lasaitasun osoa duzu SURNE Aseguru eta Pentsioak-ekin. Gehien maite dugunarentzako aurreikuspen bideak anitzak dira, era berean errentagarritasun handia zein erretiro lasaia lortzeko inbertsio aukerak ere. Guzti hori dela eta, aseguru edo inbertsio bat aukeratzerakoan komenigarria da ondo aholkatuta egotea, hemen aholkularitza izango duzu sor dakizkizukeen zalantzak argitu ahal izateko.

SURNErekin hitzegitea azken ehun urteetako giza eta merkatal garapenari gain-begirada bat ematea da. Aseguruetako Mutua hau 1905ean sortu zen elkargo zehatz baten (bide-saltzaile eta agente komertzialak) Entidad de Socorros Mútuos bezala eta bere egiteko nagusia aurreikuspen pertsonalaren arriskuak (bizia, gaixoa eta ezintasuna) estaltzea izan zen.

Urteen joanean eta apurkako lege erregulazioen ondoren, SURNEk bere ekintza eremua publiko orokorrera hedatu zuen, hirurogeita hamarreko hamarkadan garapen handia lortuz, zerbitzuak nazio lurralde osoan hedatu zirelarik eta egun 100.000 asegurudun baino gehiagori estaldura emanaz.

Arrisku pertsonal, zein estaltzeko arriskuen ugalketaren aurreikuspen finantza eskabide berriek, Mutuaren dimentsioaren estaldura beharrizan bai ekonomiko zein teknikoetara egokitzeko beharrizana zehaztu egiten dute. SURNEk, merkatuaren egungo eta etorkizuneko beharrizanei erantzungo dien produktu eta zerbitzu berrien garapenean apustu sendo eta konprometituarekin tinkatu egiten ditu giza aurreikuspenaren eremuan daramatzan ehun urte luze hauek.

Garapen hau, zerbitzu kalitatea eta gure mutualisten babesa helburu nagusitzat bultzaturik egindako analisitik sortzen da. Baina horrez gain erronka berriak ezarri nahi dizkiogu geure buruari, ekintza ildo berriak, hurrengo konpromisoekin:

  • Preziorik onenak eskaintzea kalitate gehiena eta zerbitzu osagarriekin.
  • Ingurugiroari hobeto egokitzen zaizkion merkatal forma berriak.
  • Enpresa kudeaketa moderno eta eraginkorra.
  • Gero eta zabalagoa den konpetentziara egokitzea.
  • Gure izate eta egite moduek nabariturik, gure Entitatea sendotzea.
  • Sarearen bitartez merkatal forma berrien garapenaren aldeko apustua.

SURNE, Mutua de Seguros y Reaseguros a Prima Fija-k bere helbide soziala Gardoqui kardinala kalea, 1. - 48008 BILBO-n dauka eta Aseguru eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorraren Aseguru entitateen erregistroan M-0378 zenbakiarekin inskribatuta dago. Horrez gain, Pentsio Kudeatzaileen Entitate Erregistroan G-211 zenbakiarekin agertzen da.

Entitatea, Aseguru Antolamendu eta Ikuskapen Lege pribatuen testu bategina eta berorren garapen arauak onetsi dituen 6/2004 Errege Dekretu legearen eraginpean dago.