Ongi etorri Surneren web gunera

 

Surnelan epsv. Doble ventaja: Motivación para su equipo y beneficio para su empresa
 
 

ONURA ZURE ENPRESARENTZAT, ONURA LANGILEARENTZAT

SURNELAN enpleguaren modalitateko BGAE bat da, 2002 urtearen amaieran abiatu zena eta honezkero 50 enpresa baino gehiago dituena bazkide gisa.

Aurreikuspen-produktu bezala, SURNELAN, BGAE oso kontuan hartu beharreko aukera bilakatu da enpresaren eta negoziazio kolektiboaren eremuan. Fidelizazio-tresna bikaina da enpresaren barnean.

Produktu honekin, SURNEk eskaintza bereizi eta selektiboaren helburuari eusten dio, eta, aldi berean, bere produktuentzat errentagarritasun sendo eta iraunkorra bilatzeko planteamendua berresten du.


PRODUKTUAK

SURNELAN, BGAEk enpleguaren alorreko aurreikuspen-planik onenak eskaintzen ditu, Errenta Finkoko eta Errenta Aldagarriko aukerekin, norberak bere gain hartu nahi duen arrisku mailaren arabera.

Planes de Pensiones de Renta Fija Planes de Pensiones de Renta Variable

GARDENTASUNA ETA LASAITASUNA

SURNELAN, BGAEren planen bazkide guztiek beren planen bilakaerari buruzko informazio puntuala jasotzen dute. Gainera, Erakundearen bilakaera urtero islatzen da, xehetasun guztiekin, webgune honetatik kontsulta daitekeen Urteko Txostenean.

Fiskalitatea

SURNELAN kontratatzeko beste arrazoi bat da bai enpresak eta bai langileek beren ekarpenengatik jasotzen duten tratamendu fiskal bikaina. Era horretan, Enpresen Gizarte Aurreikuspenerako tresna hobezin bihurtzen dira.

Ondorengo dokumentuak BGAEen inplikazio fiskal nagusiak jasotzen ditu, eta baita kasu bakoitzean ekarpenei aplikatzen zaizkien mugak ere.


AURREIKUSPEN ETA PENTSIO PLANAK, KALITATE FROGATUAREKIN

SURNELAN, BGAEk ere badu Kalitatezko Kudeaketaren ISO 9001 ziurtagiria; ziurtapen hori urtez urte berriztatzen dugu, gure antolaketa- eta kudeaketa-lanari esker.

Planes de Pensiones de Calidad

LEGEZKO DOKUMENTAZIOA

SURNELAN, BGAEren EstatutuakV


PDF formatuko dokumentuak. Dokumentu hauek Adobe Acrobat Reader deritzan doako aplikazioa erabiliz ikus daitezke.


SURNELAN, B.G.A.E., helbidea: Gardoki kalea 1, beheko solairua, 48008 Bilbo(Bizkaia), IFK: V95230603. Erakundea hemen dago erregistratuta:

  • Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 4171. Liburukia, BI-35966. Orria, 136. Folioa.
  • Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Finantza Politika eta Baliabide Instituzionalen Zuzendaritzaren Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistro Berezia.

Eskatu informazio gehiago