Ongi etorri Surneren web gunera

 

 
 

ETORKIZUNIK ONENA HEMEN DAGO

SURNEPENTSIOA BGAE bat da (Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea), SURNE Aseguruen Mutuak kudeatua. Ibilbide luzea du, eta 1988az geroztik errentagarritasun handia eta segurtasun paregabea uztartzen dituzten planak eskaini izan ditu.

PRODUKTUAK

Etorkizun lasaia segurtatzea gaur bertan hasten denez, SURNEk pentsio- eta aurreikuspen-planik onenak eskaintzen ditu, bai Errenta Finkokoak eta bai Errenta Aldagarrikoak, bazkideak nahi duena aukeratu ahal izan dezan, dela bere gain hartu nahi duen arrisku mailaren arabera dela jubilaziorako falta zaion denboraren arabera.

Planes de Pensiones de Renta Fija Planes de Pensiones de Renta Variable Planes de Pensiones Mixtos

GARDENTASUNA ETA LASAITASUNA

SURNEPENTSIOA, BGAEren Urteko Txostenaz gain, gure bezeroek beren planen bilakaerari buruzko informazioa jasotzen dute aldizka, hiru hiletik behin argitaratzen diren txostenen bitartez; txosten horiek guztiz publikoak dira eta webgune honetatik kontsulta daitezke.

Gure bazkideen segurtasuna hobetzeko xedez, SURNEPENTSIOA, BGAEren plan guztiek Aseguratuaren Babeslea deritzan figura dute, hau da, gure Erakundetik kanpoko figura bat, erabat independentea, gure bazkideen interesak zaintzeaz arduratzen dena.

Fiskalitatea

Pentsio- edo aurreikuspen-plan bati ekarpenak egiteak jubilazio lasaiagoa bermatuko dizu eta, horrez gain, bidea emango dizu abantaila fiskal oso interesgarriak aprobetxatzeko.

Ondorengo dokumentuak BGAEen inplikazio fiskal nagusiak jasotzen ditu, eta baita kasu bakoitzean ekarpenei aplikatzen zaizkien mugak ere.

Malgutasuna

SURNEPENTSIOA, BGAErekin, gainera, malgutasun handiena eskuratzen duzu; izan ere, jubilazioaren kontingentziaz gain, gure planek beste estaldura hauek ere hartzen dituzte barne: Heriotza, ezintasuna, gaixotasun larria, langabezia-aldi luzea eta mendetasuna.

Aurreikuspen-planen bat baldin baduzu beste erakunde batean, zure eskubideak alda ditzakezu SURNEPENTSIOA, BGAEra

AURREIKUSPEN ETA PENTSIO PLANAK, KALITATE FROGATUAREKIN

Lasaiago egoteko eta zure etorkizuna SURNEPENTSIOA, BGAEren eskuetan uzteko beste arrazoi bat kalitatezko kudeaketaren bermea da. Gure BGAEa aurrendaria izan zen Kalitatezko Kudeaketaren ISO 9001 ziurtagiriaren lorpenean; ziurtapen hori urtez urte berriztatzen dugu, gure antolaketa- eta kudeaketa-lanari esker.

Planes de Pensiones de Calidad

DOAKO ONLINE TESTAMENTUA

Garbi izango duzu, ziur gaude, baina gutxi iruditzen bazaizu orain online testamentu zerbitzua ere oparitzen dizugu zure BGAE gurekin kontratatzeagatik. Tramite deseroso bat, orain askoz errazagoa dena eta, SURNEri esker, erabat doakoa. Lasai geratzeko zerbitzu bat, abokatua eta notaritza barne hartzen dituena, zure erabateko segurtasunerako. Klikatu hemen informazio gehiago ikusteko.

LEGEZKO DOKUMENTAZIOA

SURNEPENTSIOA, BGAEren Estatutuak

Solicitud de Adhesión SURNEPENSIÓN, EPSV

Aseguratuaren Babeslea

Cuentas Anuales


PDF formatuko dokumentuak. Dokumentu hauek Adobe Acrobat Reader deritzan doako aplikazioa erabiliz ikus daitezke.


 

SURNEPENTSIOA, B.G.A.E., helbidea: Gardoki kalea 1, beheko solairua, 48008 Bilbo(Bizkaia), IFK: V48549737. Erakundea hemen dago erregistratuta:

  • Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 666. Liburukia, BI-75. Orria, 83. Folioa.
  • • Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Finantza Politika eta Baliabide Instituzionalen Zuzendaritzaren Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistro Berezia.