Ongi etorri Surneren web gunera

 

Surnejubilació, Pla de pensions. El millor futur és aquí
 
 

ZURE ETORKIZUNEAN, ZEUK ERABAKITZEN DUZU

SURNEPENTSIO, B.G.A.E.n (euskal foru-araudiaren babespeko plana) metatutako esperientzia eta bezeroen gogobetetasun osoa aprobetxatzeko, SURNEk bere pentsio plan indibiduala sortu zuen 2002 urtean, SURNEJUBILAZIOA izenarekin, pentsio plan eta funtsen araudi estatalaren babespean.

SURNEJUBILAZIOAREN2 funtzionamendu arauak.

SURNEJUBILAZIOA2 Planaren espezifikazioak

Inbertsio Printzipioak

Partaidearen Defendatzailearen Araudia

Datos Fundamentales

Cuentas Anuales


Documentos en formato PDF. Estos documentos se pueden visualizar utilizando la aplicación gratuita Adobe Acrobat Reader.


Gure PENTSIO Planaren Errentagarritasuna

Gure kudeaketa- eta errentagarritasun-politikak bidea ematen digu segurtasun handia lortzeko, errentagarritasun handiarekin uztartuta, ondorengo koadroak erakusten duen bezala.

PLANAREN ERRENTAGARRITASUNA 2017.01.01n TIK

5,92 %

Azken balorazio-datan: 2017.09.19n. Likidazio Balioa: 106,72
Ver estado de posición


Surnejubilazioa-2 Planaren Hiru Hilabeteko Txostena


ERRENTAGARRITASUNA URTEZ URTE

Ondorengo koadroan, gure planak azken urteotan izandako errentagarritasuna ikus daiteke:

Urte Errentagarritasuna Ibex35
2016 %2,36 %-2,01

Iraganeko errentagarritasunek ez dituzte bermatzen etorkizuneko errentagarritasunak.
Planen likidazio-balioa, haien inbertsio-politika zeinahi delarik ere, merkatuen gorabeheren mende dago, eta, hortaz, bai errendimendu positiboak eta bai negatiboak izan ditzake.

GARDENTASUNA ETA LASAITASUNA

Gure bezeroek beren planen bilakaerari buruzko informazioa jasotzen dute aldizka, hiru hiletik behin argitaratzen diren txostenen bidez. Txosten horiek erabat publikoak dira eta webgune honetan bertan kontsulta daitezke.

Gainera, SURNEJUBILAZIOAK badu gure Erakundetik kanpoko figura bat, erabat independentea: Partaidearen Defendatzailea. Haren eginkizuna partaideen interesak defendatzea da.

Nivel de Riesgo

El valor de los derechos de movilización, de las prestaciones y de los supuestos excepcionales de liquidez depende del valor de mercado de los activos del fondo de pensiones y puede provocar pérdidas relevantes.

El cobro de la prestación o el ejercicio del derecho de rescate sólo es posible en caso de acaecimiento de alguna de las contingencias o supuestos excepcionales de liquidez regulados en la normativa de planes y fondos de pensiones.

FISKALITATEA

Pentsio-plan bati ekarpenak egiteak erretiro lasaia bermatuko dizu, eta, gainera, oso abantaila fiskal interesgarriak eskainiko dizkizu.

MALGUTASUNA

Erretiroaz gain, gure planek estaldura hauek ere hartzen dituzte barne: heriotza, ezintasuna, gaixotasun larria, iraupen luzeko langabezia eta mendetasuna.

Gure pentsio-planek ez dute gutxieneko derrigorrezko ekarpenik, eta, hortaz, zeure erritmoan aurreztu ahal izango duzu.

Pentsio planen bat baldin baduzu beste erakunde batean, SURNEJUBILAZIORA pasa ditzakezu zeure eskubideak.

KALITATE FROGATUA DUTEN PENTSIO PLANAK

Lasai egoteko eta zure etorkizuna SURNEJUBILAZIOAREN eskuetan konfiantzaz uzteko beste arrazoi bat kalitatezko kudeaketaren bermea da. Izan ere, SURNE aurrendaria izan zen Kudeaketaren Kalitatearen ISO 9001 ziurtagiriaren lorpenean. Ziurtagiri hori, gainera, urtero berritzen dugu, gure antolaketa eta kudeaketa lanari esker. Kalitatezko Pentsio Planak.

Planes de Pensiones de Calidad

 

SURNEJSURNEJUBILAZIOA 2, Pentsio Funtsa, helbidea: Gardoki kalea 1, beheko solairua, 48008 Bilbo(Bizkaia), IFK: V95794004. Nortasun juridikorik gabeko erakundea, hemen erregistratua:

  • Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 5515. Liburukia, BI-65774. Orria, 219. Folioa.
  • Ekonomia Ministerioko Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Pentsio Funtsen Administrazio Erregistroa, F2017identifikazio-kodearekin

Eskatu informazio gehiago



OHARRA: Dokumentu honek ematen duen informazioak ez du kontratu-baliorik eta behin-behinekoa da ondorio guztietarako. Informazio horrek orientazio-izaera du soilik, eta ez du balio loteslerik izango SURNErentzat; hala, aldaketak gerta daitezke bezeroaren eskubideen amaierako likidazio-balioan, zenbait faktoreren eraginez.