Ongi etorri Surneren web gunera

 

producto destacado, baja plus
 
 

SURNE MOOVEk zure datuak dituen QR bat oparitzen dizu, guztiz DOHAINIK

08/06/2018 SURNEtik bultzada berri bat ematen diogu gure MOOVE appari. Orain, atzipen-txartel bat eta zure larrialdietarako QR kodea duten eranskailuak oparitzen dizkizugu, zure informazio pertsonala eraman dezazun gauzatzen dituzun jarduera guztietara.
 
Hala, gorabeherarik gertatuz gero, larrialdi-zerbitzuek informazio esanguratsu guztia izango dute eskura berehala (odol-taldea, kontaktatzeko pertsona, sendagaiekiko alergiak, gaixotasun garrantzitsuak...). Horretarako, kode hau eskaneatu baino ez da egin behar.
 
SURNEren edozein produktu kontratatuz gero, MOOVEn aktibatzeko txartel bat oparituko dizugu, zure larrialdietarako QR pertsonalizatua duten eranskailuekin, nahi duzun lekuan itsatsi ditzazun. Txartela jasotzen duzunean, egin behar duzun gauza bakarra da www.surne.es webgunean sartu eta MOOVEn erregistratzeko jarraibideak bete.
 
MOOVE SURNEk sustatutako app bat da, bidea ematen dizuna zure bizi-ohiturak, jarduna, elikadura eta motibazioa hobetzeko eta kudeatzeko, zure osasunari laguntzen dioten erronkak lortzeari begira.
 
Zure ordenagailu edo smartphonetik sarbidea duen plataforma anitzeko aplikazio bat, zure jarduna, elikadura eta datu medikoak kudeatzen lagunduk dizuna. Ezagutu ezazu hemen: http://www.surne.es/es/Moove.htm


Bestelako berriak

Página: 1 de 11