Ongi etorri Surneren web gunera

 

producto destacado, baja plus
 
 

40 itsasontzik parte hartuko dute, Abrako uretan, SURNE Estropada – Eskarra Sarian

07/06/2018 Ekainaren 9an, larunbata, SURNE Estropada – Eskarra Sariak hasiera emango die Kantauri itsasoko proba garrantzitsuenei.

Ekain honetatik irailaren amaierara arte, Bizkaiko Abrako urek Abrako Itsas Klub – Errege Sporting Klubaren egutegiaren estropada garrantzitsuenetako batzuk hartuko dituzte. Horietako lehenengoa XIV. SURNE Estropada – 54. Eskarra saria da, gurutze-ontzi eta J-80 klaseko itsasontzientzako hitzordu bat. Honek iragartzen digu belako lehiaketa garrantzitsuenak Abrara hurbiltzen direla.

Eskarra Sari historikoaren lehenengo edizioa 1964an izan zen, ospe handia hartu duen euskal belaren proba hau abiatuz. Gurutze-ontzi eta J-80 monotipo klaseen ia 40 itsasontzi 13:00etan hasiko dira nabigatzen, tripulazioen artean oso erakargarria den estropada hau irabazten saiatzeko; izan ere, euren ustez estropada hau berezienetako bat da Areetako Klubaren egutegiko proben artean.

Horregatik, estropadalariak ahalegintzen dira euren itsasontziaren izena inskribatzen Eskarra Sariaren irabazle absolutuak altxatuko duen garaikurrean. Saria Abrako Itsas Klub - Errege Sporting Klubeko presidente izandako Ramón Zubiriaren ekimenez sortu zen, José Luis Azqueta eta beraren 'Eskarra’ belaontzia omentzeko.

Orain del urtebete, Mauricio Guiberten ‘Akelarre' nagusitu zen A klasean, Juan Valdiviaren ‘Gaitero” B klasean, Ainara Jaureguiren ‘Lasai’ C klasean eta José Azquetaren ‘Biobizz' ziurtagiririk gabeko klasean; berau, gainera, sailkapen orokorraren irabazle absolutua ere izan zen.


Bestelako berriak

Página: 1 de 11