Ongi etorri Surneren web gunera

 

producto destacado, baja plus
 
 

Surnek Health 2.0 Basque-n parte hartu du

25/04/2018 Bizkaiko Medikuen Elkargoak Health 2.0 Basqueko “Osasun eta aseguru pertsonalen Blockchain Teknologian” espezializatutako 150 aditu inguru bildu ditu, oraingo egoeraz eta etorkizuneko aukerez elkarrekin hausnartzeko.

Blockchain gaur egun ahalmen disruptibo handiena duen teknologia da; izan ere, gaur egungo prozedura eta negozioak alda ditzake, demokratikoago, segurago, gardenago eta eraginkorrago bihurtuz. Bere ezaugarri nagusia konfiantza deszentralizatzeko ahalmena da. Ezaugarri horrek ahalbidetzen du bitartekariak enpresa-prozesu eta –zerbitzu askotatik ezabatzea, bitartekotzarik gabeko jardunean eta lankidetzan oinarritutako negozio-eredu berriak sortuz.

Jaime Areilza Surneko Kontu Handien Zuzendariak “blockchain aseguruen eremuan” gaia jorratu zuen eztabaida-mahai batean parte hartu zuen, eta azaldu zuen hau ez dela aukera bat, jadanik finkatutako errealitate bat baizik. Esan zuen, halaber, “aseguru automatizatuagoetarako oso ondo funtzionatzen badu ere, kasu batzuetan teknologia iristen ez den eremu grisek irauten dutela, eta hor beharrezkoak direla bitartekariak”.


Bestelako berriak

Página: 1 de 10