Ongi etorri Surneren web gunera

 

producto destacado, baja plus
 
 

SURNEK PARTE HARTU DU INADE FUNDAZIOAREN KONFIANTZAZKO ZIRKULUAREN LEHENENGO BILERAN, SANTIAGON

06/03/2018 Santiagoko Ikasketa Aurreratuen Zentroak Inade Fundazioaren Konfiantzazko Zirkuluaren 2018ko ekitaldiko lehenengo ohiko bilera hartu zuen.

Saio horretan, errepasoa eman zitzaion 2017ko ekitaldiko jarduera txostenari, eta 2018ko Jarduera Plana aurkeztu zen, bai Inade Fundazioarena eta bai “Inade Fundazioaren Katedra-UDCrena”: “Arrisku eta Aseguruaren Kudeaketa”.

Fundazioaren Zuzendari Adolfo Camposek bileran esan zuenez, “aurten aurreikusita dago Galiziako 500 enpresa garrantzitsuenak bisitatzea, erakundeak egiten duen lana ezagutu dezaten”.

Saioan ezagutzera eman ziren Galiziako arrisku-kudeaketaren eta enpresa-hilkortasunaren arteko loturari buruzko azterlanaren gakoak. Azterlanak 1960 eta 2007 bitarteko aldia du aztergai, USCri enkargatu zaio eta Xoan Carmona Badía irakasleak zuzenduko du.

Elkarrizketak eta enpresen dokumentazio-iturriak abiapuntutzat hartuta, azterlanak “erakutsi nahi izango du, 1960 eta 2007 bitarteko aldiari dagokionez,  Galiziako enpresa-hilkortasunak zuzeneko lotura zuela arrisku-kudeaketaren gabeziarekin”. Gainera, Carmonak esan zuenez, “lanaren zati mardul bat izango da egoeraren erakusgarritzat har daitezkeen kasuak azaltzea, horren bidez erakusteko arrisku-kudeaketako politika holistiko eta integralaren beharra, Galizian landu behar den gai bat delakoan”.
 
Fundazioaren Aholkularitza Kontseiluak sektorearentzako sostengua eskatu zion digitalizazio handiagoa lortzeko eta gizartearengana gehiago hurbiltzeko, horren bidez areagotzeko biztanleriaren zahartzeak dakarren arazoari eta pentsioei buruz duen ezagutza.

SURNEk modu aktiboan parte hartzen du ekimen honetan,  bai konpainia gisa eskain dezakeen esperientziaren bidez eta bai, horrez gain, ekimena zerbitzu eta produktuak hobetzera zuzendutako ekimen sozial eta prebentibo guztietan kolaboratzeko daukan politikan txertatzen delako.


Bestelako berriak

Página: 1 de 11