Ongi etorri Surneren web gunera

 

producto destacado, baja plus
 
 

SURNE, LEHENENGO KONPAINIA BIZI ARRISKUAREN ETA ISTRIPUEN ASEGURUETAN

26/02/2018 2018ko otsailaren 20an, Espainiako Aseguru Artekarien Elkarteak (ADECOSE) 2017 ADECOSE BAROMETROAREN IX. Edizioaren emaitzak aurkeztu zituen: aseguru-konpainien zerbitzuaren kalitateari buruzko azterlana.

SURNEk hirugarren urtez jarraian berretsi du bere lehenengo postua Bizi Arriskuaren eta Istripuen alorrean ondoen baloratutako konpainia gisa, eta aurreko edizioan Bizia Aurrezkia/Pentsioen kategorian lortu zuen bigarren postuari eutsi dio.

SURNEren emaitzek hobetzen jarraitzen dute, bere zerbitzuaren kalitatea bikainetik gertu dago, eta beren zerbitzuen kalitateagatik ondoen baloratuta dauden 10 konpainian artean dago.  Euren egoitza Espainian duten Konpainien kasuan, bigarren posturaino igotzen da.


Hori guztia Adecose 2017 Barometroan ikus daiteke. Emaitza horiek saritzen dute Erakundeak negozioaren alor guztietan etengabe hobetzeko egindako ahalegina, batez ere gure artekarien dedikazioan. Surnek egunero jarraitzen du lanean apustu horretan.

Azterlanean elkartearen 103 artekaritzak baino gehiagok parte hartu zuten; 950 elkarrizketa baino gehiago egin ziren, eta guztira 42 aseguru-erakunde aztertu ziren.
 
ADECOSE 2017 Barometroa esteka honetatik kontsulta daiteke.


Bestelako berriak

Página: 1 de 11