Ongi etorri Surneren web gunera

 

producto destacado, baja plus
 
 

Aseguruen sektoreko Pentsio Plan errentagarrienak

17/11/2017 Sistema indibidualaren Pentsio Planen urteko errentagarritasun haztatua (gastu eta komisioak kenduta) % 4,9 izan zen urrian, Invercoren datuen arabera.

Kategoria eta produktuen emaitzen arteko diferentziak garrantzitsuak dira. Bermatu gabeko kategoriei dagokienez, aseguruen sektoreko Pentsio Plan errentagarrienen azterketak erakusten du zein diren aurten orain arte ondoen eboluzionatzen ari diren produktuak.

Epe laburrerako errenta finkoaren kategorian, aseguru-etxe baten Pentsio Plan errentagarriena mutua batena da: Surne. Bere Surne Jubilazioa Pentsio Plana lehenengo postuan dago aseguruen sektoreko produktuen ranking horretan, % 2,08ko errentagarritasunarekin. Sailkapen orokorrean, berriz, hirugarren postuan dago kokatuta.

Xehetasun gehiago ikusteko, klikatu esteka honetan.

Iturria: ASEGURANTZA TALDEAREN eta INVERCOREN (Inbertsio kolektibo eta pentsio funtsen erakundeen elkartea) CARTA DEL SEGURO buletinean argitaratutako artikulua


Bestelako berriak

Página: 1 de 9