Ongi etorri Surneren web gunera

 

producto destacado, baja plus
 
 

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza euren gailur garrantzitsuenera iritsi dira

27/07/2017 Surnek babestutako WOPeak17k Valerio Annovazzi mendizale italiarra salbatu du Gasherbrum II mendian.

Surnen harro gaude WOP familia handiaren partaide izateaz, islatzen dituen balio guztiengatik, erreskate honetan berriz ere frogatu den bezala. Halaber, gure egin nahi ditugu kordadaren adierazpenak: “Guretzat, hau da sinesten dugun alpinismoaren adibide gorena. Zoriontsu gaude, zeren hauxe baita gailur garrantzitsuena. Bizitza da gailur garrantzitsuena.”

Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzak osatzen duten espedizioak iragan asteburuan eman zuen bukatutzat WOPeak 2017 espedizioa, gailurrera iritsi gabe Oinarrizko Kanpamendura itzulita. Nolanahi ere, alpinistek euren espedizioa bukatutzat eman zutenean, artean ere ez zekiten euren gailur garrantzitsuena falta zitzaiela.

Gasherbrum IIren tontorrera igo ondoren Oinarrizko Kanpamendura iristen ari zen espedizio komertzial batean Valerio Annovazzi mendizale italiarra falta zen. Esan zieten azken aldiz 3. Kanpamenduan ikusi zutela, 7.100 metro inguruko altueran. Haren bila ateratzea erabaki zuten, asteleheneko goizaldean. 12 orduz ibili ondoren, mendizale italiarra aurkitu zuten, deshidratatuta eta izozketa-sintomekin, lau egun 7.000 metrotik gorako altueran pasatu ondoren, 59 urterekin, ia ezer ere jan edo edan gabe. Janaria,  ura eta botikak eman zizkioten, eta erabaki zuten 2. Kanpamendura berehala jaistea (6.500 metrora), bertan lo egiteko.

Uztailaren 25ean, asteartea, jaitsi egin dira, “Valerio bera oinez ibiltzen, eta hiruren artean txandakatuz une orotan gertutik segurtatzeko, soka oso tenkatuta, 2. Kanpamendutik Oinarrizko  Kanpamenduraino. Baldintza klimatologiko horiekin ezein helikoptero ezin zen honaino iritsi", uste dute kordadakoek. “Espedizioak sentitutako etsipenaren ondoren, orain biziki pozik gaude", diote, Valerio Annovazzi guztiz sendatuko dela sinetsita.

WOPeak The Walk on Project Fundazioak bultzatutako ekimen bat da -berak finantzatzen du espedizioa-. Erakunde horren helburua da neuro-endekapenezko gaixotasunen aurka borrokatzea eta patologia horien dibulgazioa egitea.


Bestelako berriak

Página: 1 de 9