Ongi etorri Surneren web gunera

 

producto destacado, baja plus
 
 

Badago eskuragarri MOOVEren bertsio berria.

29/06/2017 Moovek baditu bizi-estilo osasungarria izaten lagunduko dizuten hobekuntza batzuk.

Hobekuntzak honako hauek dira:

1. Osasunari buruzko bloga: osasunari buruzko liburutegia eguneratu egin da, askoz ere dinamikoagoa eta berriagoa den Blog formatu batera pasatuz. Edukiak astero sortzen dira, Osasun, Jarduera Fisiko, Ongizate eta Nutrizioaren kategorietan sailkatuta.
 
2. Menu osasungarriak: atal honek 6 asterako menu osasungarriak biltzen ditu, bazkari eta afaritarako. Plater bakoitzak hauxe aurkezten du: argazkia, errezeta, osagaiak eta nutrizio-balioa. Balio hori zure historiako fitxari gehitu ahal izango diozu, zenbait adierazleren jarraipena egiteko: kaloriak, proteinak, lipidoak, kolesterola eta karbono-hidratoak.
 
3. Gure erronkak: hemen honelako erronkak sortuko dira:
Ekitaldiak: kirol, osasun eta bizimodu osasunaren alorrean komunikatu nahi dituzuen ekitaldiak.
Banakako erronkak: arrakasta pertsona bakar baten esku duten erronkak.
Taldekako erronkak: arrakasta pertsona batzuen esku duten erronkak. Munduari egun bakar batean buelta ematea. Surneko bezero guztiek egun bakar batean ibilitako kilometroak metatzea,…
 
4. Gailuak: honako hauek sinkronizatu ahal izango dira: Garmin, Nokia, Fitbit, SPC, Apple, Google fit eta Runkeeper.


Bestelako berriak

Página: 1 de 9