Ongi etorri Surneren web gunera

 

producto destacado, baja plus
 
 

5. Estropatada ekainaren 18an egingo da, igandea, Bilboko itsasadarrean.

13/06/2017 WOPek antolatzen duen lasterketa 13:30ak aldera hasiko da, Deustuko Zubian, eta Euskalduna Zubian bukatuko da. Itsas Museoko zabalguneak jai familiarra hartuko du egun osoan, 11:00etatik aurrera, haur-tailer, puzgarri, kontzertu eta tirolinekin eta eskaintza gastronomiko mardul batekin. Familiarekin gozatzeko planik onena!

webgunean ikusi ahal izango da zer postutan dagoen WOPahate bakoitza, RFID geolokalizazio-sistema bati esker.

Lasterketaren ostean, WOPahate irabazleak zeintzuk diren jakinaraziko da, eta baita sariak ere, eta egun osoan Itsasadarrean igeri ibili diren ahatetxoak eskuratu ahal izango dira ticketen truke. Ez ahaztu WOPahate bat oroigarri gisa eramaten!

Sorpresak segurtatuta daude berriz ere. Eta maila oso goian egon arren, bosgarren edizio honetan ere irudimen eta sorkuntza dosi handiak izango ditugu, herritarren parte-hartzeari esker Bilbon beste marka bat hautsi nahi duen WOPahate estropada honetarako.


Bestelako berriak

Página: 1 de 9