Ongi etorri Surneren web gunera

 

producto destacado, baja plus
 
 

40 itsasontzik parte hartuko dute XII. Surne Estropadan – 53. Eskarra Sarian.

09/06/2017 Bizkaiko Abrako urek Abrako Errege Itsas Klubak – Errege Sporting Klubak urtero prestatzen duten egutegiko estropada garrantzitsuenetako batzuk hartuko dituzte ekainetik irailaren amaierara arte. Lehenengoa izango da XIII. SURNE Estropada – 53. Eskarra Saria, gurutze-ontzi eta J-80 klaseko itsasontzietarako zita bat, bela-lehiaketa garrantzitsuenak larunbat honetatik aurrera Abrara iritsiko direla iragartzen duena.

Eskarra Sari historikoaren lehenengo edizioa 1964an egin zen. Beraz, izen handia hartu duen euskal belaren proba bat da. Asteburu honetan, 53 urte beteko dira hain gogoan dugun hasiera hartatik. Gurutze-ontzi eta J-80 monotipo klaseko 40 ontzi inguruk nabigatuko dute eta saria lortzen saiatuko dira, belazaleen arten oso estimatua den estropada honetan.

Kantauriko flotako hamarka unitate bertaratuko dira XIII. SURNE Estropada – 53. Eskarra Sari honetara, zeren gehien espero diren probetako bat baita. Babes arrazoiagatik, sendo finkatutako proba horrek izena aldatu zuen orain dela hamahiru urte. Tripulazioen ustez, estropada hau egutegi luzearen proba berezienetako bat da. Horregatik, gogo bizia dute euren itsasontziaren izena inskribatzeko irabazle absolutuak altxatuko duen ikurrean, 50 urteko muga gainditu duen proba honetan. Eskarra Saria Areetako Klubaren presidente izandako Ramón Zubiria jaunaren ekimenez sortu zen, José Luis Azqueta eta bere “Eskarra” belaontzia omentzeko xedez.

Orain dela urtebete, 12 miliako ibilbidea egin ondoren, irabazleak honako hauek izan ziren: A klasean, Lorentzo Mendietaren ‘Ashandar WOP’; B klasean, Ángel Herreríasen ‘Go Blue’; C klasean, Antonio Díezen ‘Saetta’; D klasean, Iñigo Aldearen ‘Egurbi’ ; eta J80 monotipoen artean, José Azquetaren ‘Biobizz’


Bestelako berriak

Página: 1 de 9