Ongi etorri Surneren web gunera

 

producto destacado, baja plus
 
 

WOPEAK17 espedizioa berriz ere elkartuko da Gasherbrum mendigunearekin.

02/06/2017 Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak osatutako taldeak, datorren 2017ko ekainaren 6tik aurrera, erronka berri bati egingo dio aurre Himalayan, hau da, Gasherbrum, G-I eta G-II mendien gailurretara heltzea modu jarraituan horiek lotzen dituen lepotik, kanpalekura jaitsi gabe, bereizten dituen estilo alpetarra baliatuz eta ohiko alpetar ibilbideetara jo gabe.

Soka-taldearen erronka berriak dimentsio bikoitza dauka: alpetarra eta soziala. Batetik, horrela, WOPeak zortzigarren etapa amaituko dute, Walk on Project Fundazioak -espedizioa finantzatzen du- sustatutako ekimena; hala, fundazioa gaixotasun neurodegeneratiboen aurka borrokatzera eta patologia horiek hedatzera dago zuzenduta. WOPeak ekimenaren helburua da 8.000 metroko gailurrera heltzea 8 etapa desberdinetan.

WOP helburu bikoitzarekin jaio da; batetik, gaixotasun neurodegeneratiboen errealitatea hedatu nahi du eta, bestetik, proiektu zientifikoak finantzatu nahi ditu, gaixotasun mota horiek sendatzeko terapiak ikertzeko. “Biziki hunkituta gaude aurten 2010ean Gorbeian hasi genuen abentura bukatzeko aukera izango dugulako.  Ezinezkoa ematen zuen, baina hori da, hain zuzen ere, WOPen funtsa..”. Hori da WOPen sortzaileak, hau da, Mikel Renteriak esandakoa. 

SURNEk pertsona bakoitzaren banakako beharrei erantzun die, baita zenbait talderi ere, WOPen kasuan bezalaxe. Izan ere, horrek, bere jatorriagatik, lan egiteko filosofiagatik eta lortutako helburuengatik, SURNEk beti aintzat hartu duen izaera biltzen du: gizarte honi ahal den guztia ematea.


Bestelako berriak

Página: 1 de 9