Ongi etorri Surneren web gunera

 

producto destacado, baja plus
 
 

SURNEk bigarren urtez jarraian izan du presentzia Innovación Aseguradora-ren sarietan

16/05/2017 Iragan maiatzaren 9ean, Innovación Aseguradorak ematen dituen sariak banatzeko ekitaldia egin zen IFEMAn (Madril). Sari horiek aitortzen dituzte Interneteko presentziagatik gehien nabarmentzen diren erakundeak, azterketa-alor hauetan: webgunea, online salmenta, informazioa, appak eta sare sozialak.

SURNEk lortu zuen bigarren urtez jarraian saritua izatea “Online Informaziorik Onena” kategorian, zeren Erakundearen webgune korporatiboak lehiaketaren bigarren saria jaso baitzuen, sektoreko enpresa garrantzitsuenen parte-hartzea izan duen lehiaketa honetan.

Innovación Aseguradoraren sariak nork jasoko dituen erabaki aurretik, Innovación Aseguradoraren adituek banan-banan aztertzen dituzte lehiaketan parte hartzen duten erakunde guztiak. Beraz, sariak aitortza garrantzitsuak dira sektoreak Internet eta teknologia berrien alorrean egiten dituen ahaleginetarako.


Bestelako berriak

Página: 1 de 9