Bienvenidos al sitio web de Surne

 

producto destacado, testamento online
 
 

SURNEREKIN, BADUZU GUZTIZ DOAKOA DEN PLATAFORMA BAT ZURE OSASUNA KUDEATZEKOa.

Surnen gustukoa dugu zeu zaintzea, eta gainera nahi dugu zeure burua zaindu dezazula. Mooverekin, zure bizi-ohiturak, jarduna eta nutrizioa hobetu eta kudeatu ditzakezu, eta motibatu egin zaitezke zure osasunerako lagungarriak diren erronkak gainditzeko.

Moove zure ordenagailu edo smartphonetik sarbidea duen plataforma anitzeko aplikazio bat da, zure jarduera, nutrizioa eta datu medikuak kudeatzen lagunduko dizuna.

Zure ordenagailu edo zure mugikorraren bitartez, zure eguneroko jardunaren datu guztietara sartu ahal izango zara: ibilbideak, janariak? Bizi-estilo osasungarriago baterako behar dituzun datu guztiak eskuratuko dituzu.


SURNE MOOVE

Doakoa eta oso erabilerraza da. Sar zaitez eta sor ezazu zeure profila!

Moove zure mahai-gaineko ordenagailurako eta mugikorrerako dago pentsatuta; diseinatuta dago erraza eta intuitiboa izateko eta minutu gutxian erabiltzen ikasteko. Aprobetxatzen hasteko, bi urrats erraz hauek egin behar dituzu, besterik ez:

  1. Bezeroaren Atarira sartu zure gakoekin (ez baduzu gakorik, eska itzazu hemen).

  2. Klikatu Moovera sartzeko botoian eta sortu ezazu zure profila, zure datuak sartuz.

  3. Zure profila sortuta dagoenean, Mooveren ezaugarri guztiak erabiltzen has zaitezke.

  4. Gainera, smartphone bat izanez gero, Mooveren appa deskarga dezakezu iOS edo Androiderako.

SURNE MOOVE SURNE MOOVE


Moovek hau guztia egin dezake zuretzat:

  • Zure datu medikoen araberako profila.
  • Historia mediko enkriptatua.
  • Larrialdietarako esnakea daitekeen QR bat sortu.
  • Zure historialerako aldi baterako sarbidea, hirugarren pertsonentzat.
  • Zure eguneroko jardunaren grafikoak.
  • Zure ibilbideak gordetzen ditu, smartphone edo eskumuturrekoarekin.
  • Programa eta erronka osasungarriak.
  • Egunero hartzen diren elikagaien datuak gordetzen ditu.
  • Kaloria, lipido, hidrato, proteina eta gainerakoen kontrola...
  • Konexioa jarduera-eskumuturrekin.
  • Zure datu guztiak egunez egun jasotzen dituen egutegia.
  • Osasunari buruzko liburutegi mardula.

Jarduera Fisikoa.

Mooverekin ez zaizu motibaziorik faltako martxan jartzeko eta bizi-estilo osasungarria hartzeko; izan ere, zure jarduera fisikoa kontrola dezakezu eta haren jarraipen zehatza egin.

Mooverekin zure ibilbideak monitorizatu eta gorde ditzakezu, hainbat datu ezagutzeko: egiten dituzun distantziak, gehieneko abiadura, egindako urratsak, emandako denbora, eta abar.

Halaber, badituzu erronka motibatzaileak egunez egun hobetzeko eta zure esfortzuak saria izan dezan; hala, Moovek proposatzen dizkizun erronkak gaindituz gero, deskontuak lortuko dituzu Surneren produktuetan, eta baita sariak ere.


Nutrizioa.

Guztiok gara desberdinak, norberak ditu bere gorputza eta bere neurriak, besteen aldean desberdinak direnak. Bada, zure profila oinarritzat hartuta, Moovek modu pertsonalizatuan adierazten dizu zer kaloria, proteina, lipido eta hidratoak behar dituen egunero zure gorputzak.

Zure nutrizioa kontrolatu ahal izan dezazun, Moovek ahalbidetzen dizu zure janariaren datuak sartzea, eta hartu dituzun kaloria, lipido, hidrato eta proteinei buruzko informazioa eskaintzen dizu.

Halaber, osasunari buruzko liburutegi zabal bat duzu, nutrizioari buruzko aholkuekin eta motibazio eta jarraipenerako programekin; probatu egin ditzakezu, zure gorputzarentzat egokia den elikadura osasungarriago bat lortzeko.


Datu Medikoak.

Gainera, Moovek plataforma bikaina eskaintzen dizu zure txosten medikoak eta tratamenduak beti eskura izateko. Datu horiek enkriptatuta daude eta erabat seguruak dira zuretzat, zeuk bakarrik ikusi ahal izan ditzazun. Ez Surnek ez beste ezein enpresak ezin ikus ditzakete

Era horretan, txostenak edo datuak mediku batekin konpartitu behar dituzunean, eskura izango dituzu beti.

Orobat, Moovek eskanea daitekeen QR kode bat sortzen dizu larrialdi-zerbitzuentzat, informazio erabilgarriarekin, hala nola alergiak, odol-mota, gaixotasun esanguratsuak, kontaktatzeko pertsonak, eta abar.



Testamento Online