Bienvenidos al sitio web de Surne

 

Seguro de Baja Diaria por Baremo
 
 
Condicionado General del Producto

Bi aukera. Lasaitasun berdina.
Baja kasuetan, 365 egunerainoko estaldura

SURNEn urte asko daramatzagu gure bezeroen lasaitasunaren alde lan egiten.

PUstekabe txarrik gabe bizitzeko, garrantzitsua da gure diru-sarreren mailari eustea. Laneko baja egoeran, diru-sarrerak ukituta gera daitezke, batez ere autonomoen kasuan; horregatik, komenigarria da prest egotea. SURNEk produktu bat diseinatu du, bi aukeren artean hautatzea ahalbidetzen dizuna, behar duzun babesa lortzeko: EGUNEKO BAJA BAREMOA eta PLUS BAREMOA.

Seguro Baja Diaria Baremo

Zer da Surne Eguneko Baja BAREMOA?

SURNEren produktu berri hau Eguneko Baja aseguru bat da, gaixotasunagatik edo istripuagatik; bertan, aseguratuak duen abantaila da prestazioa bere bajaren hasieran kobratzen duela, amaieran kobratu beharrean, ezarritako Baremoaren* arabera. Baremo* horren arabera, patologia bakoitzak baja egun kopuru bat du aurretik asignatuta.

*Baremoa: gaixotasun/istripu bakoitzari kalte-ordainak jasotzeko egun kopuru finko bat asignatzen dion zerrenda.

Eta estaldurak?

Gure EGUNEKO BAJA deritzan produktu klasikoak dituen berdinak dira. Aldatzen den gauza bakarra kalte-ordaina kalkulatzeko forma da; kasu honetan, patologia bakoitzeko ezarritako Baremo baten araberakoa da.

Baina… gehiagorik nahi badut?
Eguneko Baja Plus Baremoa

Aseguru honen helburua da 90 egunetik gorako iraupena duten eta Eguneko Baja BAREMOAk babesten ez dituen egoerak babestea. Hala, prestazio gehigarria 365 egunera arte jasotzeko aukera zabaltzen da.

TARIFAK

Gure Eguneko Baja Baremoaren aseguruaren prezioa ezagutu nahi baduzu, sartu gure tarifatzailera botoi honen bitartez.

Cotizador público de SURNE

Solicitar más información